Edukira joan

Justizia Ministerioa

Justizia Ministerioa

Menu nagusia

Heriotza-estalduren aseguru kontratuen egiaztagiria

Zer da

Heriotza-estalduraren aseguru kontratuen egiaztagiriak ondokoak ziurtatzen ditu: zendutako pertsona aseguratu gisa agertzen zen eta indarrean zeuden kontratuak, baita kontratu horiek zer aseguru-entitatetan zeuden ere. Hildakoa inongo kontratutan aseguratu bezala agertzen ez den kasuan, bereziki jasota geratuko da igortzen den ziurtagirian, muturreko kasua baita.

Aseguru-kontratu batzuek ziurtagiria lortzeko aukera ematen dute. Kontratu horiek heriotza-estaldura duten bizitza aseguruak eta ziurtatutakoaren heriotzaren gertakaria estaltzen duten istripu aseguruak dira, banakako polizen zein taldeko polizen kasuan.

Ondoko kasu hauetan ez da ziurtagiririk egingo:

  • Urriaren 19ko 1588/1999 Errege Dekretuan erregulatutako langileak eta onuradunak dituen enpresen pentsioen araberako konpromisoak antolatzen dituzten aseguruak.
  • Aseguratua hiltzen den kasuetan, hartzaileak eta onuradunak bat egiten duten aseguruak.
  • Enpresen gizarte-aurreikuspen tresna bezala jarduten duten gizarte-aurreikuspenen mutualitateek izenpetutako kontratuak, profesional kolegiatuen mutualitateak, eta prestazioak edo irakaskuntza edo hezkuntza laguntzak ematea bereziki helburu duten mutualitateak.

Datuak heriotza estalduraren aseguru kontratuen erregistroan eskura daitezke, heriotza egunetik kontatzen hasi eta 5 urteko epean.

Dokumentazioa eta bete beharreko baldintzak

OHARRA: Atal honetan adierazitako informazioak zure eskaera bertaratuta edo posta bidez egin behar baduzu bakarrik eragiten dizu. Sinadura elektronikoa baduzu, zure eskaeraren izapideak elektronikoki egin ditzakezu. Horretarako, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoan sartu beharko duzu. (Jarri esteka bat)

1.- ESKAERA.- Nahitaez 790 ereduaren bidez egin beharko da. Eredu hori orrialde honetan deskargatu edo ondorengo lekuetan dohainik eskura daiteke:

Eskaera ezingo da egin heriotza gertatzen denetik 15 egun igaro arte.

2.- DOKUMENTAZIOA.-

  • Pertsona hil den herriari dagokion Erregistro Zibilak egindako Heriotza Ziurtagiri Literala, originala edo fotokopia konpultsatua. Bertan, nahitaez agertu beharko dute hildakoaren gurasoen izenek.

GARRANTZIZKOA: HERIOTZA EGUNA 2009ko APIRILAREN 2a BAINO BERANDUAGOKOA BADA ETA HERIOTZA EZ BADAGO BAKE EPAITEGIAN ERREGISTRATUTA, EZ DA BEHARREZKOA HERIOTZA ZIURTAGIRIA AURKEZTEA. Kasu horretan, nahitaezkoa da hildakoaren NAN/AIZa bidaltzea (AIZik ez badu, pasaporte zk., edo, halakorik ere ez badu, bere jatorriko herrialdeko beste nortasun dokumenturen bat).

3.- TASAREN ORDAINKETA.- Tasa ordaindu izanaren frogagiria. Honela egiazta daiteke:

  • Banka elektronikoko sistemen bidezko ordainketa:
    • Kontua irekita eta Zerga Agentziaren edozein finantza-erakundetan eragiketak egiteko sinadura elektronikoa baduzu, zerbitzu elektronikoen bidez egin dezakezu ordainketa.

      Horretarako, lehendabizi, atari honetako 790 eredua deskargatu beharra duzu, eta zure egiaztagiri-zenbakia sartu banka elektronikoaren sistemaren "Administrazioaren tasak 790" atalean, eta, aukera badago, "Justizia Ministerioaren Administrazioaren tasak 006 kodea".

      Ziurtagiria emateko, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko duzu leihatilean, edo postaz bidal dezakezu. Egiaztagiri horretan, banka elektronikoko sistemak ematen dizun NRC jaso beharko da, eta 790 ereduaren "Administraziorako alea" orriarekin batera aurkeztu beharko duzu.

  • Ordaintzeko beste modu batzuk:
    • Espainian.
      • 790 inprimakia beteta duzunean, Zerga Agentziarekin elkarlanean aritzen den finantza-erakunde batera joan zaitezke (ia guztiak) likidazioa egiteko. Ordainketa finantza-erakundearen balidazio mekanikoarekin edo baimendutako sinadurarekin egiaztatuko da, 790 inprimakiaren "Administraziorako alea" kopian. Hori, leihatilean aurkez dezakezu, edo postaz ere bidal dezakezu, ziurtagiria egiteko.
    • Atzerritik.
      • Sinatutako 790 inprimakiarekin joan zaitezke Zerga Agentziarekin elkarlanean aritzen den Espainiako finantza-erakunde batera, ziurtagiria eskatzen duzun herrialdean sukurtsala badu. Ordainketa balidazio mekanikoaren edo finantza-erakundearen baimendutako sinaduraren bidez egiaztatuko da, bidali beharko duzun 790 inprimakiaren "Administraziorako alea" kopian.
      • Bestela, tasaren zenbatekoa ordain dezakezu, banku-transferentzia baten bidez, transferentzia hori Espainiako lurraldetik kanpo dauden bankuetan irekita dauden kontuetatik badator. Transferentzia egiteko, Justizia Ministerioaren diru-sarreren kontu mugatuaren IBAN edo nazioarteko kodea erabiliko da. Kontu horren datuak orain adieraziko ditugu. Ordainketaren egiaztagiriaren originala eta 790 inprimakiaren "Administraziorako alea" bidali beharko dituzu.
        • BANKETXEA: BBVA
        • KONTUAREN TITULARRA: Justizia Ministerioa - Atzerriko Tasak Biltzeko Kontu Mugatua KONTUAREN TITULARRAREN IFZ: S-2813610-I
        • IBAN edo Banku Kontuaren Nazioarteko Kodea: IBAN ES62 0182 2370 4202 0800 0060
        • BBVAren Banku Identifikazio Kodea (BIC): BBVAESMMXXX

TASAREN PREZIOA:  3,78 €

GARRANTZIZKOA: arreta berezia izan beharko da tasaren zenbatekoa ordaintzean, zuzena ez den kopurua sartzen bada, banku edo aurrezki kutxak ezingo baitu zenbateko hori itzuli edo konpentsatu, eta, itzultzea eskatzen den kasuan, interesatuak bidegabeko sarrerak itzultzeko espedientea hasi beharko baitu.

Nork eska dezake/aurkeztu

Informazioa eskuratu nahi duen edonork eska dezake ziurtagiria, behar diren dokumentuak aurkezten baditu, eta eskaera elektronikoa egiten bada, behar diren heriotza-dokumentuak telematikoki erabilgarri badaude.

Epea

Ziurtagiri horiek igortzeko epea jasotzen direnetik hasi eta 7 egunekoa da posta bidez eskatuz gero; eta epea erdira murrizten da era telematikoan eskatuz gero. Nahiz eta eskaera telematikoak 24-48 ordu barru igortzen ari diren.

Informazio gehigarria

GARRANTZIZKOA: HERIOTZA ESTALDURAREN ASEGURU KONTRATUEN ZIURTAGIRIAK ATZERRIAN ERAGINA IZAN BEHAR BADU, LEGEZTATU EGIN BEHAR DA. EZ AHAZTU AGIRIA EGITEN DIZUTEN LEKUAN JAKINARAZTEA.(Legalizazio bakarra edo Hagako Oharra)

Aseguratuaren sarbide, zuzenketa eta indargabetze eskubideak erabiltzea bere datu propioetan.

Aseguratuak zehatzak ez diren, zuzenak ez diren, egokiak ez diren edo gehiegizkoak diren Erregistroko datuen zuzenketa eta indargabetze eskubideak gauzatu ahal izango ditu dagokion aseguru etxean, tratamenduaren arduradun gisa, eskatutako zuzenketaren edo indargabetzearen egiaztagiria aurkeztuz. Tratamenduaren arduradunak egindako zuzenketa edo indargabetzea Erregistroen Zuzendaritza Nagusiari eta Notariotzari jakinarazi beharko dio. Interesatuak bere eskubidea Erregistroaren aurrean gauzatzen saiatuko balira, Erregistroak dagokion aseguru etxearen identitate-datuak emango dizkie, interesatuek beren eskubidea aseguru-etxean gauzatu dezaten. Heriotza aseguruaren kontratuari buruzko informazio oharraren eskaera

Ikusi erakunde aseguratzaileen

Nola eskatu/aurkeztu

  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual