Edukira joan

Justizia Ministerioa

Justizia Ministerioa

Menu nagusia

Heriotza-ziurtagiria

Zer da

Heriotza-ziurtagiria pertsona baten heriotza egiaztatzen duen dokumentu ofiziala da.

Hainbat modalitate daude:

A) Ziurtagiri positiboak:

  • Laburpena: Erregistro Zibilean heriotzaren inguruan dagoen informazioaren laburpena. Hainbat motatakoa izan daiteke:
    • Arrunta: gaztelera hizkuntza ofizial bakar gisa duten komunitate autonomoentzat gazteleraz egindako ziurtagiria.
    • Nazioartekoa edo eleanitza: 1976ko irailaren 8ko Vienako Hitzarmena berretsi duten herrialdetan baliokotasuna izateko egina. Hitzarmena sinatu duten herrialdeetako (Espainia, Alemania, Austria, Belgika, Frantzia, Grezia, Italia, Luxemburg, Holanda, Portugal, Suitza, Turkia, Eslovenia, Kroazia, Mazedonia, Bosnia, Serbia, Polonia, Montenegro, Moldavia, Lituania, Estonia, Errumania eta Bulgaria) hizkuntzetan idatzita dago.
    • Elebiduna: berezko hizkuntza ofiziala duen komunitate autonomo batean eskatutako ziurtagiriak gazteleraz eta komunitate autonomo horretako beste hizkuntza ofizialean izango dira.
  • Literala: heriotzaren inskripzioaren kopia literala da, pertsonaren nortasunari eta heriotzaren datu guztiak dituena.

B) Ziurtagiri negatiboak: Erregistro Zibil horretan pertsona baten heriotza erregistratuta ez dagoela ziurtatzen dute.

Nork eska dezake/aurkeztu

Behar duen edo interesa duen edozein herritarrek eska dezake, baimen berezirik gabe argitaratzea legez galarazita dauden salbuespenak ezik:

  • Adopzio bidezko seme-alabatasun ziurtagiriak; senar-emazteenak ez diren, ezezagunenak diren edo izaera hori azaltzen duten egoeretako seme-alabatasun ziurtagiriak; jaoitze-orrian ezkontzaren data badute, eta hori jaiotze-dataren ondorengoa edo aurreko 180 egunetakoa bada; Expósito, horren analogoak edo desegokiak diren abizenen aldaketak dituzten ziurtagiriak.
  • Sexu aldaketak dituztenak.
  • Ezkontzen baliogabetasunaren, senar-emazteen banaketaren edo dibortzioaren, guraso-aginte gabeziaren kausak agertzen dituztenak.
  • Aurreko puntuekin, egoera deshorogarriekin edo isilpeko izaera duten egoerekin lotutako artxibatutako dokumentuenak.
  • Abortuen paper-sortakoak.

Nola eskatu/aurkeztu

Lotutako informazioa
  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual