Edukira joan

Justizia Ministerioa

Justizia Ministerioa

Menu nagusia

Jaiotza ziurtagiria / Jaiotza ziurtatzea

Zer da

Jaiotza-ziurtagiria Erregistro Zibileko arduradunak edo dagokion kontsularrak egindako egiaztagiria da. Jaiotza, data, ordua, haurraren sexua eta seme-alabatasuna ziurtatzen ditu.

Halaber, jaiotza ziurtagiri elektronikoak ere eska daitezke. Ziurtagiri elektronikoek Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren zigilu elektronikoa daramate (erregistro zibiletan izena emana duten pertsonen datu base orokorreko datuak).

Ziurtagiri/ziurtatze motak

Hainbat jaoitze-ziurtagiri mota eskatu ahal izango dituzu. Positiboa edo negatiboa izan daiteke.

  1. Ziurtagiri positiboa:
    • Laburpena: Erregistro Zibilean jaiotzaren inguruan dagoen informazioaren laburpena. Hainbat motatakoa izan daiteke:
      • Arrunta: gaztelera hizkuntza ofizial bakar gisa duten komunitate autonomoentzat gazteleraz egindako ziurtagiria.
      • Nazioartekoa edo eleanitza: 1976ko irailaren 8ko Vienako Hitzarmena berretsi duten herrialdetan baliokotasuna izateko egina. Hitzarmena sinatu duten herrialdeetako (Espainia, Alemania, Austria, Belgika, Frantzia, Grezia, Italia, Luxemburg, Holanda, Portugal, Suitza, Turkia, Eslovenia, Kroazia, Mazedonia, Bosnia, Serbia, Polonia, Montenegro, Moldavia, Lituania, Estonia, Errumania eta Bulgaria) hizkuntzetan idatzita dago.
      • Elebiduna:  berezko hizkuntza ofiziala duen komunitate autonomo batean eskatutako ziurtagiriak gazteleraz eta komunitate autonomo horretako beste hizkuntza ofizialean izango dira.
    • Literala: jaoitzaren inskripzioaren kopia literala da, pertsonaren nortasunari eta jaiotzaren datu guztiak dituena.
  2. Ziurtagiri negatiboa: Pertsona Erregistro Zibil horretan inskribatuta ez dagoela egiaztatzen du.
  3. Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren zigilu elektronikoa daramaten ziurtagiriak: Datu base orokorreko erregistro idazpenetako datuak egiaztatzeko balio du; zehatzago, 1950etik aurrera udal erregistro zibiletan edo erregistro zibil orokorrean erregistratutako datuak. Ezin da ziurtagiririk eskatu honako kasu hauetan: 1950. urtea baino lehenagoko erregistro idazpenak izanez gero, eta izen-ematea ordezko erregistro zibil batean edo kontsulatuko erregistro zibil batean egina izanez gero.

Ziurtagiri/ziurtatzeen edukia

Ziurtagiriek ondorengo datuak dituzte:

  • Erregistroa. Udaletakoek udalerria eta probintzia izango dute, Kontsulatuetakoek, berriz, udalerria eta herrialdea.
  • Inskribatutako pertsonaren nortasuna, inskripzioko ezaugarrien arabera.
  • Idazpenaren orrialdea eta liburukia edo orria eta dagokion orri-sorta.
  • Data, guztia ziurtatzen duen arduradunaren edo idazkariaren izena eta sinadura eta bulegoaren zigilua.
  • Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren zigilu elektronikoetan, honako informazio hau ere emango dugu: egiaztatze kode segurua, jaulkitako dokumentuaren edukia egiaztatzeko prozedura, eta jaulkipen data.

Nork eska dezake/aurkeztu

1.- Ziurtagiria eskatzen duenak Erregistro Zibiletako edo Kontsulatuetako idazpenetan interesa duela kontsideratzen dugu. Halere, hurrengoak ezin izango ditugu argitaratu:

  • Adopziozko seme-alabatasunari (ENZNren -Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusia- 1999ko otsailaren 15eko Instrukzioa jarraituz egindako inskripzioa alde batera utzita) edo ezezagunari edo izaera hori agerian uzten dutenei buruz, eta Expósito abizena edo antzekoak edo komenigarriak ez direnak aldatzeari buruz.
  • Sexu aldaketen kasuan, baimena Epaile arduradunak emango du, baina eskatzeko legezko interesa eta arrazoia frogatzen dutenei soilik. Ziurtagirian eskatzailearen izena, igorri izanaren efektuak eta arduradunaren baimena agertuko dira. Arduradunak, berak, bere kargu duen Erregistroan, ziurtagiria igorriko du.
  • Genero indarkeria kasuetan edo egoeraren larritasunak hala eskatu duenean baimendutako abizen aldaketei buruzkoa.

Bere jaiotza-ziurtagiria eskatzea eta unean podracerlo ziurtatu digital batetik jartzen bada formaren identifikatzeko lortu, nahi edun kasuan pertsonal jaiotza Certificadon

2.- Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren zigilu elektronikoa daramaten ziurtagiriak eskatzeko, NAN elektronikoa edo beste edozein sinadura elektroniko (administrazio publikoek onartuak, betiere) aurkeztu behar da (datuen titularrak berak aurkeztu behar du, gainera). 1950etik aurrerako ezkontzei buruzko idazpen digitalizatuak edo informatizatuak izango dira datu horiek.

Ezin da prozedura hori erabili beste pertsona batzuen erregistro datuak eskatzeko.

Epea

Ziurtagiria jasotzeko epea aukeratutako bidearen araberakoa izango da. Posta aukeratu baduzu, eskaeraren eta jasoketaren arteko epea 15 egun ingurukoa izango da.

Interesatuak ziurtagiriak aurrez aurre jaso nahiko balitu, Erregistro Zibilak berak jakinaraziko du zein egunetatik aurrera joan daitekeen bila.

Gainera, Erregistro Zibilean eskaerako datuak gehitzea edo argitzea eskatzen dutenean, eskatzaileak datu berriak ematen dituen arte, epea gelditu egingo da, baita arazo teknikoengatik, eskariak modu egokian hartzea posible ez denean ere.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren zigilu elektronikoa daraman ziurtagiria eskatu, eta berehala eskuratu daiteke jaiotza ziurtagiri elektronikoa.

Nola eskatu/aurkeztu

Lotutako informazioa
  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual