Edukira joan

Justizia Ministerioa

Justizia Ministerioa

Menu nagusia

Kexak eta iradokizunak

Zer da

Prozedura honen bidez Ministerioaren administrazio-unitateen funtzionamenduari dagokionez hiritarrek egoki iritzitako kexak, ekimenak edo iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.
Kexak ez dira administrazio-errekurtsotzat hartuko, eta haiek aurkezteak ez ditu indarreko araudian ezarritako epeak geldiaraziko.

Kexa bat aurkezteak ez du interesdun gisa agertzen direnek, prozedura bakoitza arautzen duen araudiaren arabera, erabil ditzaketen gainerako ekintza edo eskubideak erabili ahal izatea baldintzatzen.

Nork eska dezake/aurkeztu

Egoki irizten duten hiritar guztiek, jasotako zerbitzuekin kontent ez daudela erakusteko edota Justizia Ministerioaren eskumeneko zerbitzuak hobetzeko komenigarri iruditzen zaizkien ekimen edo iradokizunen berri emateko.

Epea

Erantzuteko epea

Dagokion bulegoan kexak edo iradokizunak jaso ondoren, 20 eguneko epea izango du, hiritarrari, eskatu beharreko argibideak eskatu ondoren, egindako jarduketen eta kasu horretan hartutako neurrien berri emateko.

Adierazitako epea igaro eta erantzunik jaso ez bada, interesdunak Saileko Zerbitzuen Ikuskaritza Nagusira jo ahal izango du (C/ Bolsa, 8 - 28012 - Madrid), zergatik ez dioten erantzun jakiteko.

Nola eskatu/aurkeztu

Nire eskaeraren egoera


  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual