Edukira joan

Justizia Ministerioa

Justizia Ministerioa

Menu nagusia

Justizia-administrazioaren funtzionamenduak ondare-erantzunkizunaren erreklamazioa

Zer da

Kaltetuak jasan behar ez dituen Justizia Administrazioaren jarduerek eragindako kalte-galerengatik Justizia Ministerioari kalte-ordainak eskatzeko administrazioko prozesua.

Ordainak jaso ditzaketen kalteak

Botere Judizialeko Lege Organikoan azaldutako kasuetatik deribatutako edozein ondasunetan edo eskubideetan eragindako kalteek jasoko dituzte ordainak.

  • Edozein kasutan, kaltea efektiboa eta ekonomikoki baloragarria izan behar da, eta pertsona bati edo pertsonen talde bati eragin behar die.
  • Erakunde judizialaren ekintzaren eta kaltearen artean kausalitate lotura zuzena, berehalakoa eta esklusiboa izan beharko da.

Kalteak ordaintzeko kasuak

Botere Judizialaren Lege Organikoak ondorengoak bereizten ditu:

1. Akats judiziala: arau juridikoa gaizki aplikatzeagatik, gertaerak gaizki baloratzeagatik edo ezinbestekoak diren elementuak froga gisa ez hartzeagatik, zuzenbidera egokitzen ez diren epaien ondorio direnak.

2. Justizia Administrazioaren funtzionamendu anormala: Justizia Administrazioko egitura osatzen duten zerbitzu judizialen arauz kontrako funtzionamenduaren ondorioz. Adibidez, prozesu judizialaren izapidean atzerapen okerra izatea, erakunde judizialen babesean dauden ondasunak galtzea edo hondatzea, etab.

Justizia Administrazioaren akats judiziala edo funtzionamendu desegokia kaltetuaren engainuzko jarrerak edo jarrera arduragabeak eragiten dituenean, ez da kalte-ordainik izango.

Epailearen erabakia ezeztatzeak edo baliogabetzeak bakarrik ez du kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik ematen.

3. Kartzela-zigor prebentibo bidegabea: kartzela-zigor prebentiboa jasan eta ondoren absolbituak direnei edo artxibatze autoa ematen denean aplikatzen da, kasu bietan, egotzitako gertaera existitzen ez delako, beti ere, kalteak eragin zaizkienean.

Kalte-ordainen zenbatekoa askatasunik gabe egondako denboraren eta pertsonak eta horren familiak izandako ondorioen araberakoa izango da.

Epea

A) Akats judizialagatik kalte-ordainak eskatzeko prozedura zehatza

Akats judiziala dela-eta kalte-ordainak eskatzeko, hori espreski onartzen duen epailearen erabaki bat egon beharko da.

Erabaki hori berrikuspen-errekurtso baten ondoren emandako epaitik zuzenean deriba daiteke.

Beste kasu batean, akats judizialaren deklarazioa akatsa egozten zaion erakundearen jurisdikzio berekoa den Auzitegi Goreneko Salan eskatu beharko da.

Epea: akatsa onartzeko jarduera judiziala gertatu zen egunetik hiru hileko epean hasi behar da derrigorrez.

Horren aurka ordenamenduan zehaztutako helegite guztiak agortu arte, ez da egongo erabaki judizial baten akatsaren deklaraziorik.

Berrikuspen-errekurtsoaren bidez, edo Auzitegi Goreneko dagokion Salan epailearen deklarazioaren bidez, akatsa judiziala behin onartuta, Justiziako Ministerioari kalte-ordaina eskatu ahalko zaio.

B) Akats judizialagatik, Justizia Administrazioaren funtzionamendu anormalagatik eta kartzela-zigor prebentibo bidegabeagatik kalte-ordainen eskaeren izapide administratiboa.

  • Kalte-ordainen eskaera Justizia Ministerioari zuzenduko zaio.
  • Prozedura administratiboaren izapideak Estatuko ondare-erantzunkizuna erregulatzeko arauen (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak eta martxoaren 26ko 429/93 Errege Dekretuak aldatutako 30/1992 Legeko 139. artikulua eta hurrengoak) arabera egingo da.
  • Edozein kasutan, kalte-ordainak eskatzeko eskubidea hori egiteko lehen egunetik urtebetera preskribatuko da; hau da, gertaeratik edo kaltea eragiten duen ekintza edo ondorioa gertatzen denetik urtebetera (Akats judizialaren kasuan, judizialki akatsa deklaratzean edo berrikuspen-errekurtsoan epaia jakinaraztean hasiko da epea; Justizia Administrazioaren funtzionamendu anormalari dagokionez, eskatzen den kalte-ordaina agertzean; eta kartzela-zigor prebentiboaren kasuan, absoluzio epaia edo artxibatze autoa indarrean sartzean).
  • Prozesuko erabakiak bide administratibotik egin daitekeena bukatzen du; horren aurka, aukerako izaerarekin, berraztertzeko errekurtsoa edo zuzenean administrazioarekiko helegitea aurkeztu behar da.

Informazio gehigarria

Interesdunak idatzi bat bidaliko du zuzenean Justizia Ministerioa ondokoekin:

  • Interesdunaren izen-abizenak, edo ordezkariarenak.
  • Jakinarazpenetarako tokiaren identifikazioa.
  • Gertaerak, arrazoiak eta eskaera.
  • Tokia eta data.
  • Eskatzailearen sinadura.
  • Kalte-galerak.
  • Kalteen eta zerbitzu publikoen funtzionamenduaren arteko kausalitate lotura.
  • Ondare-erantzukizunaren balorazio ekonomikoa.
  • Kaltea efektiboki gertatu zen unea.
  • Egokiak diruditen alegazioak, agiriak eta informazioa eta froga-proposamena.

Gainera, kalte-ordainen eskubidea akreditatuta gelditu dadin, egokiak diruditen alegazioak, agiriak, ziurtagiriak eta informazioa bidali beharko dira.

Nola eskatu/aurkeztu

Nola eskatu/aurkeztu
Araudia
  • Espainiako Konstituzioa, 106.2. eta 121. artikuluak
  • Botere Judizialaren, uztailaren 1eko, 6/1985 Lege Organikoa: 292 artikulutik 297ra
  • Urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatzen duen, Administrazio Publikoko eta Prozedura Administratibo Arrunteko Erregimen Juridikoko, azaroaren 26ko, 30/1992 Legea
  • Ondare-erantzunkizun gaietan, Administrazio Publikoen Prozeduren Araudia onartzeko, martxoaren 26ko, 429/1993 Errege Dekretua
  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual