Edukira joan

Justizia Ministerioa

Justizia Ministerioa

Menu nagusia

Bitartekarien eta Bitartekaritza Erakundeen Erregistroa

Zer da

Bitartekarien eta Bitartekaritza Erakundeen Erregistroa publikoa eta informatiboa da, eta datu-base informatizatu bat da. Doan ikus daiteke Justizia Ministerioaren web orritik, eta bere helburua herritarrei arazoak konpontzeko bitarteko honetarako sarbidea erraztea da, bitartekari profesionalen eta bitartekaritza erakundeen publizitatea eginez.

Bitartekarien eta Bitartekaritza Erakundeen Erregistroa Justizia Ministerioaren menpe dago eta, erregistroko arduradunaren ebazpenen aurkako gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Justiziako idazkariordearen aurrean.

Bitartekarien eta Bitartekaritza Erakundeen Erregistroak hiru atal barne hartzen ditu:

  • Lehen atala: bitartekarien inskripzioa, pertsona fisikoena.
  • Bigarren atala: konkurtso bitartekarien inskripzioa. Bitartekariak pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak izan daitezke.
  • Hirugarren atala: Bitartekaritza erakundeen inskripzioa. Pertsona juridikoak bakarrik.

Nork eska dezake/aurkeztu

Bitartekarien eta Bitartekaritza Erakundeen Erregistroko inskripzioa borondatezkoa da, konkurtso bitartekarien kasuan izan ezik; horiek eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta aurretik Erregistroan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute, beren datuak Estatuko Aldizkari Ofizialaren atariari eman ahal izateko, ordainketen akordio estrajudizial batera iristeko prozeduretara esleituak izan daitezen, Konkurtso Legearen X. izenburuaren arabera.

BITARTEKARITZA:

Bitartekaritza da bi alderdik, beren borondatez eta bitartekari baten esku-hartzearekin, akordio batera iristeko asmoa duten kasuetan arazoak konpontzen laguntzen dien bitartekoa, bere izena edozein izanda ere.

BITARTEKARIA:

Beren eskubide zibilak gauzatzeko ahalmen osoa duten pertsona fisikoak izan daitezke bitartekariak, baldin eta legeriak kontrakoa ezartzen ez badie, beren lanbidearengatik.

Bitartekaritzan aritzen diren pertsona juridikoek (sozietate profesionalak edo ordenamendu juridikoak zehaztutako beste edozein motatakoak), Legeak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen pertsona fisiko bat izendatu beharko dute bitartekaritza gauzatzeko.

BITARTEKARIA IZATEKO BALDINTZAK:

Bitartekariak unibertsitate titulu ofiziala edo lanbide heziketakoa izan beharko du, eta bitartekari gisa aritzeko prestakuntza espezifikoa jasota izan beharko du. Prestakuntza hori behar bezala baimendutako erakundeek emandako ikastaro espezifiko bat edo gehiago eginaz jasoko dute, eta lurralde nazionaleko edozein lekutan bitartekari gisa aritzeko ahalmena emango die.

Bitartekariak parte hartzen duen gatazketan gauzatzen duen jarduketaren ondoriozko erantzukizun zibila estaltzen duen aseguru bat edo horren baliokidea den berme bat sinatu beharko du.

KONKURTSO BITARTEKARIA:

Bitartekari izateko baldintzak eta Konkurtso Legeak bere 27.1 artikuluan konkurtso administratzaile izateko ezarritakoak betetzeagatik izendapen hori jaso dezakeen pertsona fisikoa da. Izendapena notarioek edo merkataritza erregistratzaileek egiten dute, uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen X. izenburuan aipatutako ordainketen akordio estrajudizialetan. Pertsona juridikoak ere izan daitezke konkurtso bitartekariak, baldin eta aipatutako baldintzak betetzen dituen pertsona fisiko baten bitartez aritzen badira konkurtso bitartekaritza lanetan.

BITARTEKARITZA ERAKUNDEA:

Bitartekaritza erakundeak izango dira helburu gisa bitartekaritza sustatzea duten erakunde publikoak edo pribatuak, espainiarrak edo atzerrikoak, eta zuzenbide publikoko korporazioak. Horretarako, bitartekaritzarako sarbidea eta administrazioa erraztuko dituzte, bitartekarien izendapena barne, eta izendapen horren gardentasuna bermatuko dute. Arbitrajea ere beren helburuen artean egonez gero, bi jarduerak bereizita gauzatzen dituztela ziurtatzeko neurriak hartuko dituzte.

Bitartekaritza erakundeak ezin izango du bitartekaritza zerbitzua zuzenean eman, eta ez du Legeak ezarritakotik haratagoko esku-hartzerik gauzatuko.

Epea

Honako epe hauek ezarri dira Bitartekarien eta Bitartekaritza Erakundeen Erregistroa martxan jartzeko:

a) Prestakuntza zentroek 7. artikuluaren 3. atalean adierazitako informazioa bidaltzeko epea 2014ko martxoaren 1ean hasten da.

b) Bitartekariek, konkurtso bitartekariek eta erakundeek inskripzio eskaerak egiteko Erregistroa 2014ko apirilaren 1ean irekiko da.

c) Erregistroaren publizitatea 2014ko ekainaren 1ean hasiko da.

Nola eskatu/aurkeztu

  • Acceso a Buscadores de Mediadores e Instituciones de Mediación
Nola eskatu/aurkeztu
  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual