Ezkontza ziurtagiria erregistro zibileko arduradunak ematen du, eta ezkontzaren fede ematen du (ezkontza orduarena eta tokiarena barne), EZLren 69. artikuluari jarraituz
Halaber, ezkontza ziurtagiri elektronikoak ere eska daitezke. Ziurtagiri elektronikoek Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren zigilu elektronikoa daramate (erregistro zibiletan izena emana duten pertsonen datu base orokorreko datuak).
Hainbat modalitate daude:
A) Ziurtagiri positiboa:
B) Ziurtagiri negatiboa: Ezkontza Erregistro Zibil horretan inskribatuta ez dagoela egiaztatzen du
C) Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren zigilu elektronikoa daramaten ziurtagiriak: Datu base orokorreko erregistro idazpenetako datuak egiaztatzeko balio du; zehatzago, 1950etik aurrera udal erregistro zibiletan edo erregistro zibil orokorrean erregistratutako datuak. Ezin da ziurtagiririk eskatu honako kasu hauetan: 1950. urtea baino lehenagoko erregistro idazpenak izanez gero, eta izen-ematea ordezko erregistro zibil batean edo kontsulatuko erregistro zibil batean egina izanez gero.
1.- Behar duen edo interesa duen edozein herritarrek eska dezake, baimen berezirik gabe argitaratzea legez galarazita dauden salbuespenak izan ezik:
Baimena, kasu horietan, ardura duen epaileak emango du, baina eskatzeko legezko interesa eta arrazoia frogatzen dutenei soilik. Ziurtagirian eskatzailearen izena, igorri izanaren efektuak eta arduradunaren baimena agertuko dira. Arduradunak berak, bere kargu duen Erregistroan, ziurtagiria igorriko du.
2.-Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren zigilu elektronikoa daramaten ziurtagiriak eskatzeko, NAN elektronikoa edo beste edozein sinadura elektroniko (administrazio publikoek onartuak, betiere) aurkeztu behar da (datuen titularrak berak aurkeztu behar du, gainera). 1950etik aurrerako ezkontzei buruzko idazpen digitalizatuak edo informatizatuak izango dira datu horiek.
Ezin da prozedura hori erabili beste pertsona batzuen erregistro datuak eskatzeko
Ziurtagiria jasotzeko epea aukeratutako bidearen araberakoa izango da. Posta aukeratu baduzu, eskaeraren eta jasoketaren arteko epea 15 egun ingurukoa izango da.
Interesatuak ziurtagiriak aurrez aurre jaso nahiko balitu, Erregistro Zibilak berak jakinaraziko du zein egunetatik aurrera joan daitekeen bila.
Gainera, Erregistro Zibilean eskaerako datuak gehitzea edo argitzea eskatzen dutenean, eskatzaileak datu berriak ematen dituen arte, epea gelditu egingo da, baita arazo teknikoengatik, eskariak modu egokian hartzea posible ez denean ere.
Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren zigilu elektronikoa daraman ziurtagiria eskatu, eta berehala eskuratu daiteke ezkontza ziurtagiri elektronikoa.