Edukira joan

Justizia Ministerioa

Ministerio de JusticiaMinisterio de Justiciaparemos el virus

Menu nagusia

ID: 1288802569245

Herritarren Arreta bulego zentralean Hitzordua irudian (Poltsa kalea, 8. zk., Madril) eta Lurralde Gerencias

Zer da

Aurre hitzordua herritarrak hitzordua hitzartu eta honako izapide hauek egin ahal izateko diseinatutako zerbitzu bat da:

  • Legeztatzeak (Bolsa k. 8, Madril) eta apostillak.
  • Sexu delituen eta aurrekari penalen ziurtagiria.
  • Azken Nahietako Egintzen Ziurtagiria eta Heriotza Estaltzeko Aseguruen Kontratuen Ziurtagiria.
  • Justizia Ministerioaren Informazio Zerbitzua (Bolsa k. 8, Madril)

Nork eska dezake/aurkeztu

Aurre hitzorduaren bidez izapide eskuragarrietako bat aurrez aurre egin nahi duten herritar guztiak.

Epea

Eskaera egin eta hurrengo egunetik aurrera hiritarrak hitzordu bat lor dezake.

Azken Nahietako Egintzen edo Heriotza Eestaltzeko Aseguruen Kontratuen ziurtagirirako bada eskaera, 15 lan egun igaro behar dira heriotzaren hurrengo egunetik aurrera (larunbatak eta igandeak zenbatu gabe).

Informazio gehigarria

OHIKO GALDERAK

  •     Eskakizun bereziren bat behar dut nire ordenagailuan, tabletan edo mugikorrean aurre hitzordua eskatu ahal izateko? .

 Bat ere ez; aplikazioak maiz erabiltzen diren nabigatzaile guztietan funtzionatzen du.

  • Zein datu behar dira hitzordua eskatzeko?

 Izena, abizenak, telefonoa, posta elektronikoa, eta nortasun agiriaren mota eta zenbakia.

  • Zein identifikazio-dokumentu behar dut aurre hitzordu eskatzeko?

 Hauetako edozein: NAN, bizileku-baimena, pasaportea, Espainiako gidabaimena edo Europar Batasuneko nortasun agiria.

  • Hitzorduaren egunean eraman behar dut identifikazio agiria?

 Bai, beharrezkoa da arreta jaso ahal izateko.

  • Pertsona batek hitzordua eska dezake eta beste batek joan?

 Bai. Hala ere, ordezkaritzari buruzko arauak kontuan hartu behar dira besteren izenean egindako ziurtagirien eskaeretarako (aurreki penalen ziurtagiria, sexu-delituen ziurtagiria).

  • Hainbat hitzordu eska ditzaket niretzat eta lagunduko didaten pertsonentzat?

 Ez. Bakoitzak bere hitzordua eskatu behar du.

  • Zenbat pertsona joan daitezke gehienez hitzordu bakarrez?

 Hitzordu bakoitzagatik pertsona bat besterik ez daiteke joan.

  • Zein aurrerapenez eska dezaket hitzordua?

 Hitzordua 14 egun gehienezko aurrerapenez eska daiteke (jaiegunak eta lanegunak barne).

  • Egun bererako edo hurrengo egunerako eska dezaket hitzordua?

 Antolatu ahal izateko, hurrengo egunerako eska dezakezu hitzordua, nahi baduzu, baina ez egun bererako.

  • Zer egin behar dut hitzordurik ez badago eskuragarri?

 Hitzordu berriak eskaini ahal izan arte itxaron behar duzu. Egunero, gauerdian, hasten den egunerako hitzorduak ateratzen dira.

  • Atzerrira bidaiatuko dut baina ez dago hitzordu eskuragarririk, zer egin dezaket?

 Aurrez aurreko bulegora joan zaitezke eta han hegazkin-txartela edo bidaiatzeko behar larria egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu behar duzu.

  • Egun berean alda dezaket hitzorduaren eguna edo ordua?

 Ez. Egoitza elektronikoaren bidez hitzordua ezeztatu besterik ezin duzu egin, baina ezingo duzu beste bat lortu egun berean.

  • Hainbat hitzordu eska ditzaket dokumentu bat baino gehiago legeztatzeko edo ziurtagiri bat baino gehiago eskatzeko?

 Ez da beharrezkoa hainbat hitzordu eskatzea hainbat izapide berdinetarako, bat bakarra nahikoa da. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu izapide berariazkoari dagokiona.

  • Hitzordu bat eskatu nahi dut ziurtagiri bat lortzeko eta legeztatzeko, bi hitzordu eskatu behar ditut?

 Ez. Ziurtagiria legeztatuta edo apostillatuta jaulkitzen da; horretarako, bakarrik adierazi behar duzu, ziurtagiria eskatzean, zein herritan aurkeztuko duzu.

  • Hitzordua eskatzeko prozedimentuan zehar, badago denbora mugatua konektatzeko?

 Hitzordua eskatzeko hamar minutu daude. Denbora hau igarota, eskaera berriro hasi behar da.

  • Zer egingo dut hitzordua eskatu bitartean zerbitzua eteten bada eta ez badakit nire hitzordua izena emanda dagoen?

 Hitzordurik duzun kontsulta dezakezu. Hitzordurik ez baduzu, eskaera berri bat egin dezakezu.

  • Non kontsulta ditzaket nire hitzorduak?

 Hitzorduak eskatzeko web gune berean.

  • Bulegoaren posta helbidea adierazten da hitzorduaren egiaztagirian?

 Bai.

  • Hitzordua inprima dezaket?

 Bai. Gainera, egiaztagiria inprimatzea eta hau hitzordura eramatea gomendatzen da.

  • Hitzordua mugikorrean deskarga dezaket erakusteko?

 Bai, mugikorrean zenbaki “lokalizatzailea” agertzen bada.

  • Posta elektronikoren bat jasoko dut hitzordua jakinarazteko?

 Bai, aurre hitzordua egin ondoren.

  • Zer egin behar dut egiaztagiria badut ere hitzordua konfirmatzearen posta elektronikorik jasotzen ez badut??

 Nahikoa da egiaztagiria hitzordura eramatea.

  •     Zer egin behar dut nire Bolsa kaleko edo dagokion Kudatzailetzako hitzordura iristean?

Daudenean, eraikinaren sarreraren atzean dauden txanda-banatzaileetan “Aurre hitzordua dut” aukera hautatu, eta segidan lokalizatzailea edo identifikazio pertsonaleko zenbakia tekleatu.

Nola eskatu/aurkeztu

  • Cita Previa
Nola eskatu/aurkeztu
  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual