Edukira joan

Justizia Ministerioa

Ministerio de JusticiaMinisterio de Justiciaparemos el virus

Menu nagusia

ID: 1215327399049

Justizia Ministerioaren agiritegi nagusiko dokumentuak eskuratzeko sarbidea

Zer da

Justizia Ministerioko Artxibo Orokorra Estatuko Administrazio Orokorreko Artxiboen Sistemaren barruan dago, eta azaroaren 18ko 1708/2011 Errege Dekretuak arautzen du.

Saileko bulegoek beren eginkizunen ondorioz sortutako dokumentazioa bildu eta gordetzen du, administrazio-biderapenak amaitutakoan administrazioaren beraren eta herritarren zerbitzura jartzeko.

Dokumentu-funtsak

Urtero bulegoek igorritako administrazioko dokumentazioaz gain, dokumentazio historikoko bloke bat ere badu, eta bloketa horretan, noble-tituluak emateko zenbait espediente nabarmentzen dira.

Nork eska dezake/aurkeztu

Antolaketa-arrazoiak direla-eta, Justizia Ministerioko Artxibo Orokorrean gordetako funtsak ikusteko, eskaera-inprimaki bat (Kotsulta-eskaera egiteko inprimakia (PDF. 444 KB)) aurkeztea beharrezkoa izango da. Kontsulta-aretoan sartzeko, hitzordua eskatuko da aldez aurretik.

Funtsak ikusteko eta kontsultatzeko lege hauei jarraituko zaie: 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkiaren araubide juridikoari buruzkoa; 1708/2011 Errege Dekretua, azaroaren 18koa, Artxiboen Espainiako Sistema ezartzen duena, eta Estatuko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Publikoen Artxiboen Sistema ezartzen duena, eta sarbide-erregimena eta agiriak ikusteko eta kontsultatzeko gainerako arautegia.

Funtsak kopiatzeko eskaera egiteko, eskaera-inprimaki bat aurkeztu beharko da. (Kopiak eskatzeko inprimakia (PDF. 450 KB))

Informazio gehigarria

Izapideari buruzko informazio lortzeko, Justizia Ministerioaren Herritarren arretarako zentroan eskura dezakezu.

Kontsulta zehatzagoak egiteko, unitatearen arretarako ordutegia 9:30etik 14:00ak arte izango da, astelehenetik ostirala arte.

Harremanetarako zenbakiak: 91 837 22 95 - 902 007 214

Nola eskatu/aurkeztu

  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual