Edukira joan

Justizia Ministerioa

Ministerio de JusticiaMinisterio de JusticiaMinisterio de JusticiaMinisterio de Justicia

Menu nagusia

Doako Laguntza Juridikoa

Zer da

Espainiako Konstituzioaren 119. artikuluari jarraituz, izapide honen bidez, diru-baliabide nahikorik ez dutenei hainbat prestazio emango zaizkie. Prestazio horiek, batez ere, ondoko zerbitzuak ordaintzeko izan ohi dira: abokatu eta prokuradoreen ordainsariak, peritatzeengatiko kostuak, fidantzak, etab.

Doako laguntza juridikorako eskubideak, oro har, ondoko prestazioak hartzen ditu barne:

  • Prozesua hasi aurretiko doako aholkularitza eta orientazioa.
  • Atxilotu edo presoentzako abokatu-laguntza.
  • Abokatuaren eta prokuradorearen doako defentsa eta ordezkaritza prozedura judizialean.
  • Egunkari ofizialetan argitaratu beharreko iragarki eta ediktuak prozesuan zehar dohainik jartzea.
  • Errekurtsoak aurkezteko gordailuen ordainketa-salbuespena.
  • Adituen doako laguntza prozesuan zehar.
  • Kopiak, testigantzak, baliabideak eta notario-aktak dohainik lortzea.
  • Notario-jarduera zehatzei dagozkien muga-zergen eskubideen % 80ko murrizketa.
  • Jabetza- eta merkataritza-erregistroen jarduera zehatzei dagozkien muga-zergen eskubideen % 80ko murrizketa.

Nork eska dezake/aurkeztu

Edozein prozedura judizialaren barruan dauden edo hasteko asmoa duten baina auzitan ibiltzeko nahikoa ondarerik ez duten herritarrek eska dezakete.

Doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea aitortuko zaie nahikoa ondarerik ez duten, baina, urtean, zenbateko guztiak batuta eta familia-unitateko, muga hauek gainditzen ez dituzten baliabide eta diru-sarrera ekonomiko gordinak dituzten pertsona fisikoei.

  • Inolako familia-unitatetan ez dauden pertsonak badira, eskaera egiten duten unean indarrean dagoen izaera anitzeko errenta-adierazle publikoa bider bi. (2016an 12.780,26€) 
  • Lau kide baino gutxiago dituzten familia-unitateen modalitateren batean dauden pertsonak badira, eskaera egiten duten unean indarrean dagoen izaera anitzeko errenta-adierazle publikoa bider bi eta erdi. (2016an 15.975,33€)
  • Adierazle horren hirukoitza, lau edo kide gehiago dituzten familia-unitateak badira. (2016an 19.170,39€)

Familia-unitateko modalitateak dira:

  • Legez bananduta ez dauden ezkontideek osatutakoa, eta, baldin baleude, seme-alaba adingabeak, emantzipatu direnak izan ezik.
  • Amak edo aitak eta aurreko arauan aipatzen diren baldintzak betetzen dituzten seme-alabek osatutakoa.

Zehazki, ondoko hauek izango dute doako laguntza juridikorako eskubidea:

  • Espainiako herritarrek, Europar Batasuneko gainontzeko estatukideetako eta baita Espainian bizi diren atzerritarrek ere, auzitara jotzeko behar adina baliabide ez dutela egiaztatzen dutenean.
  • Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaileek eta zerbitzu arruntek.
  • Hurrengo pertsona juridikoek, auzitara jotzeko behar adina baliabide ez dutela egiaztatzen dutenean:
    • Herri-onurako elkarteek.
    • Dagokion Administrazio Erregistroan inskribatuta dauden fundazioek.
  • Gizarte-jurisdikzioaren ordenan: Gizarte Segurantzaren sistemako langileek eta onuradunek.
  • Zigor-jurisdikzioaren ordenan: herritar guztiek izango dute doako abokatu-laguntzarako eta defentsa eta ordezkaritzarako eskubidea, baita atzerritarrek ere, baldin eta auzitara jotzeko behar adina baliabide ez dutela egiaztatzen badute, lurralde espainiarrean legalki bizi ez badira ere.
  • Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan: auzitara jotzeko behar adina baliabide ez dutela egiaztatzen duten atzerriko herritarrek, nahiz eta lurralde espainiarrean legalki bizi ez, doako abokatu-laguntzarako eta defentsa eta ordezkaritzarako eskubidea izango dute asilo-eskabidearekin eta atzerritarrei buruzko legearekin lotutako prozesu guztietan, (aurretiko bide administratiboa barne).

Informazio gehigarria

Doako justiziaren onura eskatzeko baldintzak

Pertsona fisikoak:

Beraren edo besteren eskubideak eta interesak defendatzeko auzitan ibiltzea, legezko ordezkaria badu. Kasu horretan, onura lortzeko baldintzak ordezkatutako pertsonari jakinaraziko zaizkio.

Auzitan ibiltzeko baliabideak dauden ala ez alde batera utzita, berehala emango zaien doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortzen zaie hauei: genero-indarkeriaren biktimei, terrorismo-biktimiei, gizon eta emakumeen salerosketaren biktimei (biktima-izaerarengatik gertatutakoa edo izaera horrekin lotuta daudenak), adingabeei eta urritasun psikikoa duten pertsonei, abusu-egoeren edo tratu txarren biktimak badira.

Auzitan ibiltzeko baliabideak dauden ala ez alde batera utzita, doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortuko zaie hauei: istripu bat dela-eta, beren ohiko lanpostuaren edo lanbidearen lanak osorik egitea eragozten dituzten ondorio iraunkorrak egiaztatzen dituztenei, eguneroko bizitzaren funtsezko jarduerak egiteko beste pertsona batzuen laguntza behar badute, auziaren xedea izandako kalte-ordain pertsonalak eta moralak erreklamatzea denean.

Pertsona juridikoak:

  • Herri-onurako elkartea edo dagokion Administrazio Erregistroan inskribatutako Fundazioa izatea.
  • Sozietate gaineko Zergen zerga-oinarria urteko EAEAParen hirukoitzari dagokion kopurua baino txikiagoa izatea.

IPREM L.P.G.E.- (Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea) ARABERA 2016 URTEAN HONAKOA DA: 17,75 € EGUNEKO; 532,51 € HILERO; 6.390,13 € URTERO. (2016RAKO EGOERAREN AURREKONTU OROKORRETAKO, URRIAREN 29KO, 48/2015 LEGEAREN LAUROGEITA LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA, URRIAREN 30EKO BOE-etarako)

Nola eskatu/aurkeztu

Nola eskatu/aurkeztu
Araudia
  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual