Edukira joan

Justizia Ministerioa

Ministerio de JusticiaMinisterio de Justiciaparemos el virus

Menu nagusia

ID: 1214483963297

Azken nahien ziurtagiria

Zer da

Azken borondateen zirutagiria pertsonak testamentua(k) eman d(it)uen eta zein Notarioren aurrean egin duen ziurtatzen duen agiria da. Modu horretan, oinordekoek azken testamentua baimendu duen notarioarengana joan ahal izango dira, eta haren fotokopia (baimendua) eskuratu ahal izango dute. Agiri hori behar da oinordetzako bestelako edozein ekintzarako.

Dokumentazioa eta bete beharreko baldintzak

OHARRA: Atal honetan adierazitako informazioak zure eskaera bertaratuta edo posta bidez egin behar baduzu bakarrik eragiten dizu. Erabiltzailearen ziurtagiri elektronikoa baduzu, zure eskaeraren izapide elektronikoa egin dezakezu. Horretarako, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoan

ESKAERA.-Nahitaez 790 ereduaren bidez egin beharko da. Eredu hori orrialde honetan deskargatu edo ondorengo lekuetan dohainik eskura daiteke:

Eskaera ezingo da egin heriotza gertatzen denetik 15 egun igaro arte

DOKUMENTAZIOA.-

  • Pertsona hil den herriari dagokion Erregistro Zibilak egindako Heriotza Ziurtagiri Literala, originala edo fotokopia konpultsatua. Bertan, nahitaez agertu beharko dute hildakoaren gurasoen izenek.

    GARRANTZIZKOA: HERIOTZA EGUNA 2009ko APIRILAREN 2a BAINO BERANDUAGOKOA BADA ETA HERIOTZA EZ BADAGO BAKE EPAITEGIAN ERREGISTRATUTA, EZ DA BEHARREZKOA HERIOTZA ZIURTAGIRIA AURKEZTEA. Kasu horretan, nahitaezkoa da eskaerarekin batera hildakoaren NAN/AIZa bidaltzea (AIZik ez badu, pasaporte zk., edo, halakorik ere ez badu, bere jatorriko herrialdeko beste nortasun dokumenturen bat).

TASAREN ORDAINKETA.- Tasa ordaindu izanaren frogagiria. Honela egiazta daiteke:

  • Banka elektronikoko sistemen bidezko ordainketa:

    Kontua irekita eta Zerga Agentziaren edozein finantza-erakundetan eragiketak egiteko sinadura elektronikoa baduzu, zerbitzu elektronikoen bidez egin dezakezu ordainketa.

    Horretarako, lehendabizi, atari honetako 790 eredua deskargatu beharra duzu, eta zure egiaztagiri-zenbakia sartu banka elektronikoaren sistemaren "Administrazioaren tasak 790" atalean, eta, aukera badago, "Justizia Ministerioaren Administrazioaren tasak 006 kodea".

    Ziurtagiria emateko, ordainketaren egiaztagiria aurkeztu beharko duzu leihatilean, edo postaz bidal dezakezu. Egiaztagiri horretan, banka elektronikoko sistemak ematen dizun NRC jaso beharko da, eta 790 ereduaren "Administraziorako alea" orriarekin batera aurkeztu beharko duzu.

  • Ordaintzeko beste modu batzuk:
    • Espainian.
      • 790 inprimakia beteta duzunean, Zerga Agentziarekin elkarlanean aritzen den finantza-erakunde batera joan zaitezke (ia guztiak) likidazioa egiteko. Ordainketa finantza-erakundearen balidazio mekanikoarekin edo baimendutako sinadurarekin egiaztatuko da, 790 inprimakiaren "Administraziorako alea" kopian. Hori, leihatilean aurkez dezakezu, edo postaz ere bidal dezakezu, ziurtagiria egiteko.
    • Atzerritik.
      • Sinatutako 790 inprimakiarekin joan zaitezke Zerga Agentziarekin elkarlanean aritzen den Espainiako finantza-erakunde batera, ziurtagiria eskatzen duzun herrialdean sukurtsala badu. Ordainketa balidazio mekanikoaren edo finantza-erakundearen baimendutako sinaduraren bidez egiaztatuko da, bidali beharko duzun 790 inprimakiaren "Administraziorako alea" kopian.
      • Bestela, tasaren zenbatekoa ordain dezakezu, banku-transferentzia baten bidez, transferentzia hori Espainiako lurraldetik kanpo dauden bankuetan irekita dauden kontuetatik badator. Transferentzia egiteko, Justizia Ministerioaren diru-sarreren kontu mugatuaren IBAN edo nazioarteko kodea erabiliko da. Kontu horren datuak orain adieraziko ditugu. Ordainketaren egiaztagiriaren originala eta 790 inprimakiaren "Administraziorako alea" bidali beharko dituzu.
        • BANKETXEA: BBVA
        • KONTUAREN TITULARRA: Justizia Ministerioa - Atzerriko Tasak Biltzeko Kontu Mugatua KONTUAREN TITULARRAREN IFZ: S-2813610-I
        • IBAN edo Banku Kontuaren Nazioarteko Kodea: IBAN ES62 0182 2370 4202 0800 0060
        • BBVAren Banku Identifikazio Kodea (BIC): BBVAESMMXXX

TASAREN PREZIOA: 3,78 €

GARRANTZIZKOA: arreta berezia izan beharko da tasaren zenbatekoa ordaintzean, zuzena ez den kopurua sartzen bada, banku edo aurrezki kutxak ezingo baitu zenbateko hori itzuli, eta, itzultzea eskatzen den kasuan, interesdunak bidegabeko sarrerak itzultzeko espedientea hasi beharko baitu.

Nork eska dezake/aurkeztu

Edozein pertsonak eska dezake, baldin eta beharrezko dokumentuak aurkezten baditu edo, eskaera elektronikoen kasuan, beharrezko heriotza datu guztiak modu telematikoan eskuragarri badaude.

Epea

Ziurtagiri horiek igortzeko epea 10 egunekoa da posta bidez eskatuz gero; eta epea erdira murrizten da era telematikoan eskatuz gero. Zerbitzuaren eskaera igotzen den kasuetan, baliteke ziurtagiriak atzerapenez igortzea.

Informazio gehigarria

GARRANTZIZKOA: AZKEN BORONDATEEN ZIURTAGIRIAK ATZERRIAN ERAGINA IZAN BEHAR DUENEAN, LEGEZTATU EGIN BEHAR DA. EZ AHAZTU AGIRIA EGITEN DIZUTEN LEKUAN JAKINARAZTEA. Legalizazio bakarra edo Hagako Oharra

Nola eskatu/aurkeztu

  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual