Edukira joan

Justizia Ministerioa

Ministerio de JusticiaMinisterio de Justiciaparemos el virus

Menu nagusia

ID: 1215326304258

Europar Batasunekoak edo Europako Esparru Ekonomikoko estatuetakoak ez direnen Abokatuen eta Prokuradoreen Titulu Profesionalaren onarpena: atzerriko tituluen homologazioa eta herritartasunaren dispentsa legalaren izapidea

Zer da

Atzerriko tituluen homologazioa helburu akademikotarako atzerrian lortutako tituluen baliotasun ofiziala Espainian onartzeko izapidea da.

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Ituneko estatu kideetakoren batekoak ez diren eta Espainiako abokatuen edo prokuradoreen Elkargoan sartu nahi duten herritarrek, lehenengo, Zuzenbideko lizentziaturako atzerriko titulua homologatu behar dute, eta, ondoren, "herritartasunaren dispentsa legala" deitutako izapidea eskatu.

Atzerriko tituluen homologazioa lortzeko izapidearen ikuspegi orokorra

Izapidea hasteko, homologazio eskaera egin behar da, horretarako argitaratutako eskaera eredua beteta. Eskaera Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan aurkeztu behar da, ondorengo agiriekin batera:

  • Eskatzailearen nortasuna eta herritartasuna egiaztatzen duen dokumentuaren legeztatutako kopia. (Oharra: legeztatutako kopia jatorrizkoarekin bat datorrela zuzenbidean onargarria den modu batekin ziurtatuta dagoena da. Erregistro administratiboko bulegoaren konpultsa, notarioaren konpultsa, etab.). Espainiako herritarren kasuan, nortasun agiri nazionalaren konpultsatutako kopia.
  • Homologatzea nahi den titulua lortu dela ziurtatzen duen jatorrizko agiria (ez da beharrezkoa jatorrizko atzerriko titulua aurkeztea) eta titulua lortzeko egindako ikasketen jatorrizko ziurtagiri akademikoa.
  • Dagokion tasaren ordainagiria.
  • Curriculum akademikoa eta zientifikoa aurkez daiteke dokumentazioa osatzeko, baita interesdunari egokiak iruditzen zaizkion agiriekin (adibidez, irakasgaien edukia eta sakontasuna azaltzen duten programak).

Atzerriko autoritateek emandako agiriak ofizialak izan eta bide diplomatikoaren edo Hagako Hitzarmenaren oharraren bitartez (Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoa sinatu duten estatuetakoak ezik) legeztatuta egon beharko dira. Hala behar izanez gero, gaztelerazko itzulpen ofizialarekin batera aurkeztu beharko dira.

Zuzenbidean lizentziatu titulua lortzeko atzerrian egin diren eta Espainian egin behar diren ikasketen arteko baliokidetasuna egiaztatze aldera beharrezkotzat jotzen diren bestelako agiriak eskatu ahal izango zaizkio eskatzaileari.

Prozedura bukatutakoan, aurkeztutako agiri guztiak homologazio espedientean gordeko dira, horren parte gisa.

Aurkeztutako eskaerari buruzko erabakiak hartzeko organismoa Unibertsitateko Koordinazio Batzordea da, eta erabakiak hiru hauek izan daitezke:

  • Ikasketa baliokideak izateagatik homologazioa ematearen aldekoak: kasu horretan, homologazioa zuzenean emango da.
  • Homologazioa ematearen aldekoa, baina aurretik froga gainditzen bada.
  • Homologazioaren ematearen aurkakoa, beraz, homologazioa ukatu egiten da.

Nork eska dezake/aurkeztu

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Ituneko estatu kideetakoren batekoak ez diren eta Espainiako abokatuen edo prokuradoreen elkargo batean sartu nahi duten herritarrak.

Informazio gehigarria

Froga

Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, agintariek homologatu nahi diren Zuzenbideko lizentziaturaren atzerriko ikasketak Espainiakoekin bateragarriak ez direla uste badute, homologazioa lortzeko proba bat egiteko aukera izango dute interesdunek. Espainian titulua lortzeko ikasketetan oinarrizkoak diren, izaera orokorreko edo zehatzeko, edukien ingurukoa izango da.

Frogaren edukia dagokion ikasketa planetan zehaztutako enborrezko irakasgai guztien gainekoa izan beharko da. Interesdunek aukeratzen duten, eta Espainiako titulua lortzeko ikasketak dituen Espainiako unibertsitate publikoan egingo da.

Frogak aldian behin egiten dira, gutxienez urtean bi aldiz, eta frogen programak urte akademikoaren hasieran jakinaraziko dituzte. Interesdunak froga gainditzen ez badu, edo zati bat besterik ez badu gainditzen, hasieran aukeratutako unibertsitatean, edo beste batean, hurrengo deialdietan osoa edo falta zaiona berriz egin ahal izango du.

HERRITARTASUNAREN DISPENTSA LEGALA

Espainian abokatu edo prokuradore gisa aritu nahi duenak "herritartasunaren dispentsa legala" deiturikoa eskatu beharko du. Justizia Ministroari idatzi bat bidali beharko dio, bertan zein elkargotan sartzea nahi duen adierazi beharko du eta, gainera, ondorengo agiriak aurkeztu beharko ditu:

  • Herritartasunaren dispentsa legalaren eskaera (Justizia Ministerioaren eskumena).
  • Pasaportea edo eskatzailearen nortasuna ziurtatzen duen agiria (konpultsatutako fotokopia).
  • Espainiako egoitza baimena (konpultsatutako fotokopia).
  • Zuzenbideko lizentziaturaren titulua homologatuta izatearen ziurtagiria (konpultsatutako fotokopia).

Atzerriko tituluak homologatzeko izapideak balio ofiziala ematen die, helburu akademikoetarako, atzerrian lortutako tituluei. Izapide hori Hezkuntza eta Zientzia Ministerioari eskatuko zaio.

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Ituneko estatu kideetakoren batekoak ez diren eta Espainiako abokatuen edo prokuradoreen elkargo batean sartu nahi duten herritarrek atzerriko tituluaren homologazioa eskuratu behar dute lehenik eta behin.

  • Jatorrizko herrialdean zigor-aurrekariak ez izatearen dagokion autoritatearen ziurtagiria (jatorrizkoa).
  • Espainian zigor-aurrekariak ez izatearen ziurtagiria (jatorrizkoa).
  • Jatorrizko herrialdeko abokatuen organo nagusiak egindako jarrera profesionala ziurtatzen duen agiria (jatorrizkoa).

Abokatuen edo prokuradoreen lana egiteko, izapide hori egiten dituenean, Espainiako abokatuen edo prokuradoreen elkargo batzuek ezarritako betebeharrak bete beharko ditu.


Informazio gehiago:

  • Justizia Ministerioa:
    • Informazio Bulego Zentrala (Herritarrentzako Arretarako Guneak)
    • Izapideen ardura duen unitatearen telefono zenbakiak: 902 007 214 - 91 837 22 95.
  • Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusia .
  • Prokuradoreen Elkargoen Kontseilu Nagusia

Nola eskatu/aurkeztu

Nola eskatu/aurkeztu
Araudia
  • Azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretua, lanbide-kualifikazioak aitortzeari eta abokatu-lanbidearen alderdi jakin batzuei buruzkoa. (azaroaren 20ko BOE)
  • Abenduaren 5eko 1281/2002 Errege Dekretua, Auzitegietako Prokuradoreen Estatutu Orokorra onartzen duena. (abenduaren 21eko BOE)
  • Ekainaren 22ko 658/2001 Errege Dekretua, Espainiako Abokatutzaren Estatutu Orokorra onartzen duena.
  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual