Edukira joan

Justizia Ministerioa

Ministerio de JusticiaMinisterio de Justiciaparemos el virus

Menu nagusia

ID: 1215326294291

Indultu eskaera

Zer da

Graziazko ezohiko neurria da, eta epai irmoz kondenatuak izan direnen zigorra erabat edo partzialki kentzean datza. Erregeak xedatzen du, Justizia Ministroak proposatuta, eta aldez aurretik Ministroen Kontseiluak deliberatuko du.

Nori ematen ahal zaio indultua.

Edozein delitu-motagatik erruztatuak direnak.

Indultuaren ondorioak.

Erantzukizun penala azkentzea. Ez ditu zigor-aurrekariak kentzen.

Nori ezin zaio indulturik eman

  • Krimen-auzipetuak direnak, baina oraindik epai irmo bidez kondenatuta ez daudenak.
  • Zigorra betetzeko, Auzitegi epai-emailearen eskura ez daudenak.
  • Epai irmoz kondenatua izan ziren delituan edo beste edozein delitutan berrerorle direnak. Salbuetsiko dira, hala ere, epaia ematen duen Auzitegiaren iritziz grazia emateko justizia, ekitate edo komenentzia publikoko nahiko arrazoi dauden kasuak.

Indultuaren sailkapena

Indultua motak hauek dira:

  • Erabatekoa: Ezarri dizkioten eta bete ez dituen zigor guztiak kenduko zaizkio zigortuari.
  • Partziala: Ezarri dizkioten eta bete ez dituen zigorretako batzuk kenduko zaizkio zigortuari, edota zigor guztien zati bat.

Indultu partzialtzat hartuko da, halaber, zigortuari ezarritako zigorraren edo zigorren kommutazioa, arinagoak diren zigorrak bihurtuz.

Inola ere ez, indultuak ez du delitutik deribatutako betebehar zibilik izango. Diruzko zigorren (isunak) indultuarekin, indultatuak zor dituen zenbatekoak ez ditu ordaindu beharko, baina ez zaizkio ordaindutakoak itzuliko, espreski adierazten ez bada.

Indultua lortzeko baldintzak

  • Hirugarrengo bati kalterik ez egitea eta bere eskubideen aurka ez joatea.
  • Alderdi irainduari entzun izana, erruztatua, interesdunak hala eskatzen duenean soilik jazartzen den delitu batengatik kondenatu bada.

Nork eska dezake/aurkeztu

Zigortuak berak, bere senideek edo bere izenean ari den beste edozein pertsonak eska dezake indultua, ordezkaritza egiaztatzen duen idatzizko gaitasunik behar izan gabe. Erantsitako agiriak jatorrizkoak izan beharko dira, ala behar bezala konpultsatuak.

Indultua honako hauek ere eragin dezakete: epaia eman duen Auzitegiak, Auzitegi Gorenak, Ministerio Fiskalak, Zaintza-epaileak eta Gobernuak.

Espedientearen amaiera

Indultuak, edozein motatakoak izanda ere, Estatuko Aldizkari Ofizialean txertatuko den Errege Dekretuaren bidez emango dira.

Indultuaren ukapena organo epai-emaileari jakinaraziko zaio, hark interesdunei jakinarazteko.

Grazia-eskubidea erabiltzea ahalbidetzen duten prozedurak urtebeteko epean ebatzi beharko dira gehienez ere. Epe horretan berariazko ebazpenik ez balego, eskaerak gaitzetsitzat jo ahal izango dira.

Informazio gehigarria

Indultua eskatzeko, Justizia Ministroari gutun bat bidali beharko zaio; bertan, justizia-zergatiaren eta indultua jaso nahi duen zigortuaren gaineko informazio guztia agertu beharko da (epaia eman zuen Epaitegia ala Auzitegia eta bere zenbakia, prozeduraren zenbakia, Instrukzioko Epaitegia eta horri dagokion zenbakia).

Indultua jaso nahi duen pertsona Epaitegi ala Auzitegi batek baino gehiagok kondenatu badu, indultuari dagokion kondena bakoitzarentzat eskaera bat aurkeztu beharko da.

Dokumentua errazago bideratzeko, ahal den guztietan, ondoko agiriak erantsi beharko dira:

  • Kondena-epaiaren fotokopia, zeinentzako indultuaren espedientea izapidetu nahi den.

Horrez gain, komenigarria da zigortuaren gizarteratze, laneratze edo familiaratzearen ziurtagiriak eta, hala balegokio, dagoen edo egon den desintoxikazio-prozesuaren ziurtagiria aurkeztea, azken batez, proposatutako eskaera dela eta aurkez ditzakeen ziurtagiri guztiak eranstea.

Epaia eman duen Auzitegiak eta Ministerio fiskalak indultuari buruzko txostena igorri behar dute. Horretarako, zigortuaren jokabideari buruzko txostena eta zigor aurrekariak eskatuko dituzte, eta hala balegokio, kaltetuaren iritzia, besteak beste.

Nola eskatu/aurkeztu

Nola eskatu/aurkeztu
Araudia
  • Indultu graziaren arauak ezartzen dituen 1870eko ekainaren 18ko Legea, urtarrilaren 14ko 1/1988 Legeak aldatua
  • Indultu eskaerak bideratzeko arauak ezartzen dituen 1993ko irailaren 10eko Agindua, Justizia Ministeriokoa
  • Zigor Kodeko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa
  • Irailaren 16ko 1879/1994 Errege Dekretuaren 6.art, Justizia eta Barne Arazo gaietan prozedura-norma jakin batzuk onartzen dituena
  • Zerga, Administrazio eta Lan-arlo Neurriei dagokien 14/2000 Legea, abenduaren 29koa, hogei ta bederatzigarren xedapen gehigarria.2
  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual