Edukira joan

Justizia Ministerioa

Ministerio de JusticiaMinisterio de JusticiaMinisterio de JusticiaMinisterio de Justicia

Menu nagusia

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatuetako Abokatuen eta Prokuradoreen Titulu Profesionalaren onarpena

Zer da

Atzerritarrek Europar Batasunean edo Europako Esparru Ekonomikoan lortutako Abokatu eta Prokuradore titulu profesionalak onartzeko, Espainiako elkargo batean sartzeko eta baldintza beretan lan egiteko izapidea da.

Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideetako bateko abokatu edo prokuradore batek Espainian lan egiteko, hurrengo koadroan azaltzen dugun bezala, ikuspuntu juridikotik hainbat aukera ditu. Halere, titulua homologatzeko eskaeraren prozedura bakarrik azalduko dugu zehazki, hori Justizia Ministerioaren eskumena delako. Gainerako izapideak egiteko, Espainiako abokatuen elkargoetako batean edo Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusian jaso daiteke informazioa, edo baita prokuradoreen edozein elkargotan edo Espainiako Auzitegietako Prokuradoreen Elkargoaren Kontseilu Nagusian ere.

Europar Batasuneko abokatu batek Espainian abokatu izateko dituen aukerak

Zerbitzuak aske emateko erregimenean aritzea.

  • Europako Araua. 77/249/CEE Zuzentaraua
  • Espainiako Araua. 607/1986 ED eta 1062/1988 ED
  • Zuzentarauan azaldutakoaren arabera, Europako abokatuen izaera ziurtatzen duen txartela lortzeko aukera dago.

Goi-mailako hezkuntzako tituluak onartzeko sistema orokorraren bidez titulua onartu ondoren aritzea.

  • Europako Araua. 2005/36/CE Zuzentaraua
  • Espainiako Araua. 837/2008 Errege Dekretua, azaroaren 8koa (azaroaren 20ko BOE) eta hura garatzen duen PRE/421/2013 Agindua, martxoaren 15ekoa (martxoaren 18ko BOE)
  • Aukera honekin, Espainiako zuzenbidearen inguruko gaien eta deontologia profesionalaren azterketa gainditu beharko du.

Behin betiko kokatzearen bidez aritzea.

  • Europako Araua. 98/5/CE Zuzentaraua
  • Espainiako Araua. 936/2001 ED, 3 abuztua (BOE 4 abuztua)
  • Modalitate honek esan nahi du Abokatu migratzailea 3 urtez "Abokatu inskribatu" gisa egon beharko dela, eta benetako jarduera eraginkorra justifikatu beharko duela lanbide horretan eskubide osoz integratzeko, gaitasun proba egitetik salbuesten zaiolarik.
Lanean aritzeko aukerak

JATORRIZKO TITULUAREKIN ESPAINIAN LANEAN ARITZEA (INSKRIBATUTAKO ABOKATU GISA). Aukera honekin, Auzitegietan eta Epaitegietan lan egiteko, presoei eta atxilotuei laguntzeko, etab., Espainiako abokatu batekin batera jardun beharko du.

ESPAINIAKO ABOKATUTZAN INTEGRAZIO OSOA ESKATZEA. Horretarako, Espainian benetako arauzko jardutea egiaztatu behar da, gutxienez hiru urtekoa, edo, bestela, gaitasun proba bat gainditu behar da. Proba hori Justizia Ministerioak deitzen du urtero.

Nork eska dezake/aurkeztu

Espainiako titulua ez duten baina Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Ituneko estatu kideetan abokatu edo prokuradore izateko eskatutako titulua duten herrialde horietako herritarrek eskatu ahal izango dute.

Abokatuen edo prokuradoreen lana egiteko Espainiako Zuzenbidea ondo ezagutzea eskatzen denez, eskatzaileari gaitasun proba bat egitea eska dakioke.

Informazio gehigarria

Gaitasun froga

Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak gutxienez urtean behin gaitasun probak egiteko azterketak antolatzen ditu. Estatuko Aldizkari Ofizialean dagokion deialdia jartzen du. Gaitasun proba martxoaren 15eko PRE/421/ 2013 Aginduko III. eta IV. Eranskinetan bildutako gaiei buruzkoa izango da.

Azterketan kasu praktiko bati irtenbidea aurkitu beharko zaio, aipatutako gaien ingurukoa izango da, eta ondoren, ebaluazio batzordeak aztertuko du. Horren ostean, frogaren, Espainiako antolamendu judizialaren eta deontologia profesionalaren inguruko galderak egon daitezke. Eskatzaileak proba "gainditu" egiten badu, lanean jarduteko baimena izango du, aurretiaz martxoaren 15eko PRE/421/2013 Aginduaren 5. artikuluak elkargoko kide egitearen inguruan ezartzen dituen baldintzak betetzen baditu.

"Ez gai" kalifikazioa dutenek, hurrengo deialdietan froga berriz egin ahal izango dute.

Aurreko ekitaldietako kasuak aurki daitezke Zerbitzuen Atalean.

Informazio gehiago

  • Justizia Ministerioa
    • Informazio Bulego Zentrala (Herritarrentzako Arretarako Guneak)
    • Izapidearen unitate arduradunaren telefono zenbakiak: 91 390 24 54
  • Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusia
  • Prokuradoreen Kontseilu Nagusia

Nola eskatu/aurkeztu

Desarrollo de las pruebas de aptitud

2016
Resolución 03/10/2016 por la que se convocan las pruebas aptitud abogados UE y EEE
Calificaciones
20 de diciembre de 2016

Se publican las calificaciones de los aspirantes que han resultado aptos en la prueba de Abogados Comunitarios 2016.

Lotutako dokumentuak:
Convocatoria de las lecturas de la prueba de evaluación
19 de diciembre de 2016
Lista definitiva de admitidos y excluidos
7 de diciembre de 2016

Resolución de 2 de diciembre de 2016, de la Dirección General de Relaciones con la Administración de Justicia, por la que se aprueba la lista definitiva de aspirantes admitidos y excluidos para participar en las pruebas de aptitud de acceso al ejercicio de la profesión de Abogado en España por parte de ciudadanos de la Unión Europea y otros Estados parte en el Acuerdo sobre el Espacio Económico Europeo y se determina la fecha de celebración de dichas pruebas.

 

2015
Resolución 01/09/2015 por la que se convocan las pruebas aptitud abogados UE y EEE
Nola eskatu/aurkeztu
Araudia
  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual