Edukira joan

Justizia Ministerioa

Ministerio de JusticiaMinisterio de JusticiaMinisterio de JusticiaMinisterio de Justicia

Menu nagusia

Erregistroan sexua zuzentzea

Zer da

Erregistro Zibilean pertsona baten sexuari buruzko inskripzioa aldatzea ahalbidetzen duen izapidea, inskripzio hori pertsonaren benetako genero nortasunarekin bat ez datorrenean. Izena ere aldatzen da, eskatutako sexuarekin bat etortzeko.

Izenari dagozkion mugaketak

Aldaketaren aurretik duen izenaren anbiguotasunagatik bi sexuentzat balio badu, interesdunak berdin utz dezake, baina modu argian generoa zehazten badu, aldatu egin behar da beste sexuarekin bat etor dadin.

Edozer kasutan, hurrengoak betetzen dituzten izenak ez dira onartuko:

  • Pertsonari objetiboki kalte egiten diotenak. Horregatik, bakarrik edo abizenekin batera ohorearen aurkakoak, desohoragarriak, umililagarriak, iraingarriak, etab. direnak ezin izango dira aukeratu.
  • Identifikazioa nahas ditzaketenak (adibidez, izen bilakatutako abizena).
  • Sexuari buruzko errorea eragin ditzaketenak (adibidez, Juan emakume batentzat edo Juana gizonezko batentzat).
  • Bizirik dagoen anaiaren edo arrebaren izena.
  • Azkenik, ez dira onartuko bi izen sinple edo konposatu bat baino gehiago izatea. Bigarren kasuan, bi izenak marratxo baten bidez batuko dira.

Nork eska dezake/aurkeztu

Interesdunak adinez nagusia, herritartasun espainiarrekoa eta bere buruaren jabe izan behar da.

Nola eskatu/aurkeztu

Nola eskatu/aurkeztu
Lotutako informazioa
  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual