Edukira joan

Justizia Ministerioa

Ministerio de JusticiaMinisterio de JusticiaMinisterio de JusticiaMinisterio de Justicia

Menu nagusia

Idazkien eta eskaeren erregistroa

Zer da

Administrazio Publikoetarako eskaerak, idazkiak eta komunikazioen aurkezpena administrazio-organo hartzailearen Erregistroan idaztea da.

Justizia Administrazioaren Estatuko Administrazio Orokorrari eta haren Erakunde Publikoei zuzendutako eskaera, idazki eta komunikazioen sarrera-datak, horretarako aurreikusitako lekuetan, efektuak sortuko ditu, hala badagokio, herrritarren epeak betetzeari dagokionez.

Aurreko paragrafoan aipatzen den eskaera, idazki eta komunikazioen sarrera-datak, bideratzeko eskumena duen organoaren erregistro-bulegoetan, Administrazioak bete behar dituen epeen zenbaketa hastea ekarriko du, eta bereizki, berariazko ebazpena jakinarazteko gehieneko epea.

Informazio gehigarria

Zer agiri onartzen dira?

  • Onartzen diren agiriak.

    Justizia Ministerioaren erregistro-bulegoetan Administrazio publikoei (esaterako, Ministerioei, udalei, autonomia-erkidegoei) zuzendutako eskaerak, idazkiak eta komunikazioak onartzen dira erregistratzeko.

  • Onartzen ez diren agiriak

    Administrazio-organoen erregistro-bulegoetan ez dira onartzen hartzaile hauei zuzendutako idazkiak:

    • Estatu-botereak edo organo konstituzionalak: Konstituzio Auzitegia, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, arartekoa eta kontuen auzitegia, eta autonomia-erkidegoetan daudenetako baten antzeko erakundeak.
    • Estatuko eta autonomia-erkidegoetako legegintza-organoak: Gorte Nagusiak eta autonomia-erkidegoetako batzar legegileak.
    • Jurisdikzio-organoak (auzitegiak), botere judizialeko eta fiskaltzako kideei dagokienez. Haiei zuzendutako idazkiak prozesu-legeek eskatutako tokietan eta moduan aurkeztu beharra daude.
    • Europar Batasuneko organoak. Halere, gogoratu behar dugu eskaera, idazki eta jakinarazpenen hartzailea lehenetsiko dela: Europar Batasuneko Administrazioaren sailetara edo erakundeetara bideratutakoak bakarrik uka daitezke, ez AGEren organo batera zuzentzen direnak, nahiz eta hark ebatzi behar dituen gaiak izan (esaterako, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeriora zuzendutako Europar Batasuneko laguntza-eskaera bat).
    • Zuzenbide Publikoko Korporazioak (merkataritza-ganberak, elkargo profesionalak...).

Zer agiri erregistratzen dira?

Eskaerak, idazkiak eta jakinarazpenak erregistratu beharra daude; bestela, horiekin batera aurkeztutako agiriak ez dira erregistratuko. Horrenbestez, administrazio-organoek egindako agiriak aurkezten badira (ebazpenak, akordioak eta abar), edo herritarren agiri pribatuak (NANaren fotokopia, ziurtagiri pertsonala...), horiek batera eskaera, idazki edo jakinarazpen bat ez bada aurkezten, ez dira agiri horiek erregistratuko.

Aurkeztu izanaren agiriak

Edozein eskaera, idazki edo jakinarazpen adierazitako tokietan aurkezteko data egiaztatzen duten agiriak, aurkezten diren une berean egingo dira.

Eskaera, idazki edo jakinarazpenarekin batera haren kopia aurkezten bada, agiria aipatutako kopia hori izango da, eta non eta noiz aurkezten den jasoko da.

Idazkiaren kopia aurkezten ez bada, erregistro-bulegoak aukera dezake haren kopia egitea, aurreko paragrafoan adierazitako baldintza berekin, edo ordainagiri bat egitea. Agiri horretan, igortzea, organo hartzailea eta eskaera, idazki edo jakinarazpenaren edukiaren laburpena jasoko da.

Eskaera, idazki eta jakinarazpenekin batera aurkeztutako dokumentuen kopia konpultsatua

Agiri baten konpultsak, hura egin duen pertsonak jatorrizko agiria eta kopia alderatu dituela eta edukien egilea egiaztatu duela bermatzen du.

Erregistro-bulegoek jatorrizko agirien kopiak konpultsatu behar dituzte, aurkezten diren eskaera, idazki eta jakinarazpenekin batera erakutsi badira.

Egiaztatutakoan, jatorrizko agiria itzuliko zaio herritarrari, eta eskaera, idazki eta jakinarazpenaren kopia bidaliko zaio organo hartzaileari.

Nola eskatu/aurkeztu

  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual