Edukira joan

Justizia Ministerioa

Ministerio de JusticiaMinisterio de JusticiaMinisterio de JusticiaMinisterio de Justicia

Menu nagusia

Nazioarteko Brigadetako boluntarioen espainiar nazionalitateko eskaera

Zer da

Espainiak Espainiako Gerra Zibilean aritu ziren Nazioarteko Brigadetako boluntarioek askatasunaren eta printzipio demokratikoen alde egindako lana aintzatesten du.

Aintzatespen hori 1996an ere adierazi zen, herritar-agiriaren bidez Espainiako nazionalitatea berenganatzeko eskubidea eman baitzien urtarrilaren 19ko Errege Dekretuaren bidez. Hala ere, nazionalitatea bide horretatik lortzeko, derrigorrezkoa zen lehendik zutenari uko egitea eta, ondorioz, brigadista askok eta askok ez zuten Espainiako nazionalitatea berenganatzeko aukera erabili.

52/2007 Legeak, Memoria Historikoari buruzko Legea izenekoak, 18. artikuluan berriro eta modu berezian aintzatesten du brigadistek egin zuten lana eta Espainiako nazionalitatea berenganatzeko eskubideaz baliatzeko duten aukera zabaltzen die, lehendik zuten nazionalitateari uko egitearen baldintza ezabatzen baitu.

Nork eska dezake/aurkeztu

Eskaera

Brigadistek Espainiako nazionalitateaz baliatu ahal izateko, errege-dekretu berriak, 2008ko urriaren 21ekoak, Memoria Historikoari buruzko Legea garatzekoak, bi prozedura ezartzen ditu eta eskaera jada aurkeztu den ala ez den finkatzen ditu baldintzak.

  • Eskaera jada aurkeztu bada

    Espainiako nazionalitatea 1996ko urtarrilaren 19ko Errege Dekretuari jarraiki onartuta duten baina lehendik zuten nazionalitateari uko egin beharrik ez izateko eskubidea gauzatu ez zuten Nazioarteko Brigadetako kideek berriro egin ahal izango dute eskaera, baina ez dute dokumentaziorik aurkeztu behar izango.

    Eskaera baino ez dute aurkeztu behar, bertan datu pertsonalak jarrita.

  • Eskatzaile berriak

    Eskaera eredua. Espainiako nazionalitatea lehenengo aldiz eskatzen duten brigadistek EREDU ofizialaren arabera formalizatu ahal izango dute (eredua hemen deskarga daiteke).

    Beste agiri batzuk: Interesdunak Nazioarteko Brigadetako kide izan zela egiaztatzeko bidezkotzat jotzen dituen agiriak aurkeztu ahal izango ditu.

    Hitzez hitzeko jaiotza-ziurtagiria ere aurkeztuko da, legeztatua, eta, hala badagokio, itzulita. Gainera, ezkonduta egonez gero, ezkontza ziurtagiri originala, legeztatua, eta, hala dagokionean, itzulia; eta ezkontidea Espainiakoa bada, haren jaiotza ziurtagiri literala.

Eskaera aurkezteko epea

Brigadistek ez dute eperik izango Espainiako nazionalitatea berenganatzeko duten eskubideaz baliatzeko.

Epea

Brigadistek ez dute eperik izango Espainiako nazionalitatea berenganatzeko duten eskubideaz baliatzeko.

Nola eskatu/aurkeztu

  • Inicia tu solicitud
  • Nire eskaeraren egoera
  • Ministerioko Herritarrentzako Arretarako Bulegoa Erregistro Orokorra
  • Certificado de Delitos de Naturaleza Sexual