Lege-oharra

​​​​​​​​​​​​​www.mjusticia.gob.es webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak:

Justizia Ministerioak jakinarazten dizu www.mjusticia.gob.es webgunea atzitzeak eta erabiltzeak, baita haren barruan dauden azpidomeinu eta direktorio guztiak ere (aurrerantzean, Webgune gisa hartzen direnak), eta haren bitartez eskura daitezkeen zerbitzuak edo edukiak, Lege-ohar honetan zehazten diren baldintzak bete behar dituztela, zerbitzu edo eduki horietako bat atzitzeak Baldintza Orokor osagarriak onartzea eragin badezakete ere.

Horregatik, Lege-ohar honetan bildutako baldintzekin ados ez bazaude, arren, ez ezazu webgune hau erabili, hura edo hartan datozen zerbitzuak eta edukiak erabiliz gero, testu honetan bildutako lege-oharrak onartzen dituzula ulertutzat ematea eragingo lukeelako.

Justizia Ministerioak eskubidea du Webgunean aurretik ezer esan gabe aldaketak egiteko, guneko edukiak zein diseinua zuzentzeko, aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko. Aldizka eguneratzen dira webguneak eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak. Informazioaren eguneraketa berehala egiten ez dela-eta, Webgunean bildutako informazioaren, zerbitzuen eta edukien indarraldia eta zehaztasuna beti egiaztatzea iradokitzen dizugu.

Ohar honetan biltzen diren baldintzak eta betebeharrak alda daitezke; beraz, gure webgunera itzultzen zaren bakoitzean betebeharrak berrikustera gonbidatzen zaitugu. Justizia Ministerioa ez da izango www.mjusticia.gob.es webgunean datozen hasiera, administrazioarekiko prozeduren hasieraren, garapenaren edo emaitzen inguruko erabakiak hartzeko tresnen eta informazioen erabilerak eragin ditzaketen kalteen eta galeren erantzulea. Erabaki horiek eskumeneko zentroetan, erakundeetan eta bulegoetan egiaztatu behar dira. Edonola ere, webgune honetako informazioa eta edukiak Herri Administrazioaren aurka doazen prozesuetan ezin izango da erabili, eta ez du erantzukizunik hartuko eskumena duen Administrazioaren inprimatutako dokumentuen eta orri hauetako argitalpen elektronikoaren arteko aldea balego.

Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak

Bai gunearen zein jatorri kodeen diseinua, bai haren logotipoak eta markak eta hartan agertzen diren gainerako ikur bereizleak, Justizia Ministerioarenak edo haren entitate kolaboratzaileenak dira, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideekin daude babestuta. Halaber, irudiak Justizia Ministerioaren zerbitzarian bildutako eskubideekin daude babestuta.

Guztiz debekatuta dago haien erabilera, erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publikoa, eraldaketa edo antzerako beste jarduera oro, Justizia Ministerioaren berariazko baimena izan ezik. Erabiltzaileari emandako gune honen eduki ororen erabilera lizentzia eduki horren erabiltzaileak deskargatzea eta haren erabilera pribatua hartzen du, beti re eduki horiek osorik erabiltzen badira.

Ikus Justizia Ministerioaren eskura jarritako informazio berrerabilgarria eta berriz erabiltzeko baldintzak zure egoitza elektronikoko​ datu irekien atalean.​

Justizia Ministerioak bere errespetua adierazten die hirugarrenen jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei; horregatik, leku honek hirugarrenen eskubideak urratzen ari direla uste baduzu, arren, jar zaitez harremanetan Justizia Ministerioarekin, Hiritarren Arreta Zerbitzuaren Bulego Zentralaren eta Ministerioaren Erregistroaren bitartez.

Estekak eta hiperestekak

Justizia Ministerioak zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste web orri batzuk estekatzen ditu. Izan ere, orri horiek ez dira Ministerioarenak, eta ez da haietako edukia berrikusten. Horregatik, ezin da egin haien erantzule, ezta estekatutako orriaren funtzionamenduarena edo hura atzitzearen edo erabiltzearen erantzule ere.

Justizia Ministerioaren webgunera hiperesteka ezartzea proposatzen duten erabiltzaileek hurrengoa izan behar dute kontuan:

  • Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi Justizia Ministerioaren eta web orriaren edo helbide elektronikoaren jabearen arteko harremanik dagoenik, ezta Justizia Ministerioak haren edukiak edo zerbitzuak onartzen eta onesten duenik ere. Beraz, ez da adieraziko eta ez da ulertuko Justizia Ministerioak berariaz hiperestekarik baimendu duenik edo nola edo hala hiperestekaren bitartez eskainitako zerbitzuak edo lanpostuak bere gain hartu duenik.

  • Justizia Ministerioa ez da izango hiperesteka ezartzeak eragin daitekeen kalitatearen, zehaztutasunaren, fidagarritasunaren, zuzenketaren edo moraltasunaren erantzulea. Erabiltzaileak bere erantzukizun pean hartzen du hiperestekaren web orrira sartzearen ondoriozko kalte eta ekintza guztiak.

  • Hiperesteka ezarriko den webguneak edo komunikazio elektronikoak ezingo du izan markarik, izenik, logotiporik, esloganik edo Justizia Ministerioari dagozkion bestelako ikur bereizlerik, hiperesteka beraren parte direnean ezik.

  • Hiperesteka ezarriko zaion web orriak ez du izango legez kanpoko edukirik, ezta moralaren eta oro har onartzen diren ohitura onen zein ordena publikoaren aurka doan edukirik, ezta hirugarrenen aurka doan edukirik ere.

Edozein unetan, Justizia Ministerioak haren domeinura hiperesteka deuseztatzea eska dezake, inolako arrazoirik eman behar gabe. Kasu horretan, esteka ezarritako orria unean bertan ezabatu beharko da, Justizia Ministerioak hura kentzeko adierazpena jaso bezain laster.

Bertsio eleaniztuna

Justizia Ministerioaren webgune hau Espainiako hainbat hizkuntza ofizialera dago itzulita bakoitzari dagokion lurraldean, 1978ko Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluan eta haren Autonomia Estatutuetan zehaztutakoa beteaz. Hauek dira hizkuntza horiek: katalana, euskara, galiziera eta valentziera. Ingelesera ere dago itzulita.

Webgunearen edukia sakonera maila ezberdinetara dago itzulita. Itzulpenetik at geratu dira guneko Home orriko kanala/atalak (Albisteak), hartan planteatutako aldaketak berehalakoak direlako, eta haren arau juridikoak direla eta.​

Beraz, oro har, gaztelaniako bertsioaren eta beste hizkuntza batzuen artean alderen bat egon daiteke, haien itzulpenaren ondorioz.

Frame-ak

Justizia Ministerioak berariaz debekatzen du “framing” direlakoak egitea edo hirugarrenek webgunearen diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak alda dezaketen mekanismoak erabiltzea.

​Aplikatuko den legeria eta jurisdikzioa

Lege-ohar hau osatzen duten terminoekin gatazkarik edo haiek interpretatzeko orduan arazorik balego, edo Webgune honekin lotutako zerbitzuekin lotutako beste arazorik balego, Espainiako legea aplikatuko da.

Webgunea bisitatzean edo hartan ager daitezkeen zerbitzuak erabiltzean gatazkarik gertatuko balitz, Justiziako Ministerioak eta Erabiltzaileak azken honen helbideari dagozkion Epaitegietan eta Auzitegietan ebatziko da, hura Espainiako lurraldean badago.​​