Gaur egin da 2025eko abokatutzan aritzeko gaitasun profesionalaren bigarren ebaluazio-proba, Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak deituta. Ebaluazio horren helburua da egiaztatzea hautagaiek lanbidean aritzeko behar diren prestakuntza eta trebakuntza dutela.
Abokatutzako eta prokuradoretza lanbideetan sartzeari buruzko urriaren 30eko 34/2006 Legea indarrean jarri zenetik, gaitasun-proba hau gainditzea ezinbesteko baldintza da lanbide-jardunerako.
Deialdi honetara 1.431 hautagai aurkeztu dira, aurretik onartutako 1.597 hautagaietatik. Azterketa online eta modu sinkronoan egin da, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionaleko (UNED) AVEX plataformaren bidez, eta hiru orduko iraupena izan du guztira. Jardunaldia normaltasun osoz joan da, gorabeherarik gabe.
Bihar, azaroak 14, ostirala, behin-behineko erantzunak dituzten galdera-eredua egongo da eskuragarri Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioaren webgunean. Azken emaitzak ohiko kanal ofizialen bidez argitaratuko dira.