• Ministroak aurrerapen finkatuak nabarmendu ditu, “hamarkadatan justiziak izan duen eraldaketarik handienean”
Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak ostiral honetan parte hartu du, Coruñan, Francisco de Vitoria Elkarte Judizialaren 39. Asanblearen amaiera ekitaldian. Jardunaldian, elkarteak Maria Enma Ortega bozeramaile berria aukeratu du, eta Bolañosek zorionak eman dizkio izendapenagatik.
Hitza hartzean, Gobernuak martxan jarri dituen Justizia zerbitzu publikoaren erreformak gogoratu ditu Bolañosek, eta elkarrizketa errespetuzkoa, informatua eta eraikitzailea eskatu du, haien inguruan adostasunak sortu eta sendotzeko.
Bolañosek horrela aldarrikatu du legegintzaldi honek “justiziak azken hamarkadetan izan duen eraldaketarik handiena" ekarriko duela, eta justiziarako aurreikusitako agenda legegilearen erdia gauzatu dela azpimarratu du.
Dagoeneko finkatuta dauden Justiziaren erreformak
Aurrerapen finkatuen artean, 6/2023 Errege Lege Dekretua, sistemaren digitalizazioan mugarria, eta Justiziaren Efizientziaren Legea nabarmendu ditu, XIX. mendeko planta judiziala eraldatu eta modernizatzen duena eta abenduaren 31n ezartzen amaituko dena.
Ministroak behin betiko onartzeko dauden funtsezko bi erreforma ere azpimarratu ditu. Lehenik eta behin, Karrera Judiziala eta Fiskala handiagotu eta indartzeko Lege Organikoak historiako planta judiziala zabaltzerik handiena ekarriko du, datozen hiru urteetan 2.500 epaile eta fiskal plaza berrirekin.
Gainera, Bolañosek Prozedura Kriminalaren Lege Organikoa ere aipatu du –duela gutxi Kongresura Bidalia–, gure zigor-sistema modernizatuko duena, parte-hartzaile guztientzat berme gehiagorekin. Erreforma horrek, ziurtatu duenez, ez du politizazio arriskurik suposatzen.
Horrela, ministroak berretsi egin du foro judizial nagusietan justiziaren erreformak defendatzeko asmoa duela. Berriki, Demokraziarako Eapileen 39. Kongresuan eta Foro Judizial Independentearen XXI. Kongresuan parte hartu du.