Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa Gérald Darmanin Frantziako Errepublikako Justizia ministroarekin bildu da ostiral honetan, Frantziako Ministerioaren egoitzan, Parisen.
Bileran, bi herrialdeentzat interesgarriak diren gaiak orratu dituzte, hala nola Justiziaren digitalizazioa. Frantziako Gobernuak interesa agertu du Espainiako Justiziaren eraldaketa digitalaren prozesuan. Bolañosek eta Darmaninek partekatu dituzte bi herrialdeak ingurune digitaletan erabiltzaileak babesteko bultzatzen ari diren neurriak ere. Espainiak eta Frantziak neurri legegile eta arautzaileekin konprometituta daude, plataforma digital handien abusuei aurre egiteko eta ingurune digital segurua, demokratikoa eta oinarrizko eskubideak errespetatzen dituena bermatzeko.
Gainera, aldebiko bilerari esker, nazioarteko lankidetza juridikoa indartzen jarraitu ahal izan da delinkuentzia antolatuaren aurkako borrokan eta legez kanpoko jatorria duten aktiboak berreskuratzean, bi herrialde.