Volver

Bolañosek hamarkadetan izan den Justiziaren eraldaketarik handiena aurkeztu du Foro Judizial Independentearen XXI. Kongresuan

2025/11/05
Bolaños, durante la inauguración del XXI Congreso del Foro Judicial Independiente

Ministroak esan du bultzatutako erreformak Justizia modernizatzeko, haren independentzia indartzeko eta zerbitzu publiko arinago eta eraginkorrago bihurtzeko aukera historikoa direla

Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak Foro Judizial Independentearen XXI. Kongresuko inaugurazioan parte hartu du gaur. Bere hitzaldian, Bolañosek Justiziak azken hamarkadetan izan duen eraldaketarik handiena aurkeztu du, Gobernuak bultzatuta, lege-agenda anbizio handiko baten bidez. Agenda bat, azpimarratu duenez, aukera historikoa dena, Justizia modernizatzeko, haren independentzia indartzeko, kalitate demokratikoaren berme gisa, eta zerbitzu publiko arinagoa, eraginkorragoa eta herritarrengandik hurbilagoa bihurtzeko.

Ministroak gogorarazi duenez, Gobernuaren borondatea epaileak aintzakotzat hartzea da, eta erreformen inguruko eztabaidan ikuspegi eraikitzaile eta zorrotzarekin parte hartzeko gonbita luzatu die. Ezinbesteko erreformak, gaineratu du, beste alderdietako ministroek (Gallardon eta Catala, kasu) bere garaian defendatutakoen oso antzekoak dira, eta independentzia judizialari eta Zuzenbide Estatuari eragiten ez dietenak.

Justizia modernizatzeko lege-agenda anbiziotsua

Bolañosek Ministerioaren legegintza-agenda errepasatu du, indarrean dauden arauetatik hasita, hala nola 6/2023 Errege Lege Dekretua, sistemaren digitalizazioan mugarria, eta Justiziaren Efizientziaren Legea, XIX. mendeko planta judiziala modernizatzen duena. Arau bat –gogorarazi du–, persona bakarreko epaitegi zaharrak biltzen dituen Auzialdiko Auzitegiak sortzea barne hartzen duena, bai eta haiei zerbitzu komunak ematen dieten Bulego Judizial berriak eta herritarren eta Justizia Administrazioaren arteko harreman-gune zuzena izatekoa den Udalerriko Justizia Bulegoak ere. 

Behin betiko onartzeko dauden erreformen inguruan, ministroak Karrera Judizial zein Fiskala handitu eta indartzeko Lege Organikoa azpimarratu du, datozen hiru urteetan 2.500 epaile eta fiskal plaza inguru deitzeko aukera emango duena, eta, beraz, historiako plaza judizialaaren zabaltzerik handiena litzateke.

Ministroak Prozedura Kriminalaren Lege Organikoa ere izan du hizpide, eta zigor sistema moderno bat zehazten duela azpimarratu du, autonomia indartua duen Ministerio Fiskalarekin, ikerketa penalak bere gain hartuko baititu, eta esku-hartzaile guztiei berme handiagoak ematen baitizkie: izapidetzen ari den araua, 2028ko urtarrilaren 1ean sartuko dena indarrean, eta egun horretatik aurrera hasiko diren prozedurei bakarrik eragingo diena.

Albaceten egiten ari den Foro Judizial Independentearen XXI. Kongresuaren inaugurazioan parte hartu dute, besteak beste, Pilar Astray Gaztela-Mantxako Justizia Auzitegi Nagusiko presidentek eta hiriko alkateorde Francisco Navarrok.