Volver

Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu dute Justiziaren digitalizazioa indartzeko

2026/01/23
El secretario de Estado de Justicia, Manuel Olmedo, y la consejera de Justicia y Derechos Humanos del Gobierno Vasco, María Jesús San José

Hitzarmenaren bidez, Ministerioak hainbat konponbide teknologiko lagako dizkio Justizia eta Giza Eskubideen Sailari, Justiziaren eskumena transferituta duten autonomia erkidegoekiko lankidetza digitalaren eredua sendotuta.

Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu dute Justizia zerbitzu publikoaren digitalizazioaren arloko lankidetza indartzeko.

Manuel Olmedo Estatuko Justizia idazkariak eta Maria Jesus San Jose Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak sinatutako akordioak Ministerioak autonomia erkidegoari doan emango dizkion baliabide teknologikoak arautzen ditu. Aldi berean, Estatuko Administrazio Orokorrak Justiziaren transformazio digitalerako estrategia nazionalaren esparruan garatutako tresna berriak hartzea errazten du. Bere sinadurarekin, Euskadik bat egin du Ministerioak bultzatzen duen eredu teknologikoarekin, zeinetara, joan den urtean, Asturiasko Printzerria, Kanariar Uharteak, Errioxa eta Galizia gehitu baitira.

Ekimena Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioa, zerbitzu publiko hau XXI. mendeko beharren mailan kokatzeko asmoz, bultzatzen ari den Justizia modernizatzeko eta eraldatzeko prozesuaren barruan kokatzen da,

Justizia arinagoa eta digitala lortzeko arkitektura komuna

Hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak Ministerioaren garapenak erabili ahal izango ditu, hala nola Justizia Karpeta, Justizia Zerbitzu Publikoaren eta herritarren arteko harreman digitaleko ataria. Besteak beste, ebazpenak kontsultatzeko, espediente judizialen egoera egiaztatzeko, ziurtagiriak deskargatzeko, erregistro zibiletan edo organo judizialetan aldez aurreko hitzordua eskatzeko aukera ematen duen online plataforma da.

Ministerioak Eusko Jaurlaritzarekin partekatuko du, besteak beste, LexNet, auzitegien eta operadore juridikoen arteko komunikazio elektronikorako tresna; DICIREG, Erregistro Zibilaren espedienteak online izapidetzeko aukera ematen duen plataforma; edo Interoperabilitate Hub-a, organo judizialen artean espediente judizial elektronikoak bidaltzea errazten duena.

Era berean, izapidetze automatizatuko soluzio aurreratuak eta prozesuen robotizazioarekin edo adimen artifizialarekin lotutako aplikazio berritzaileak partekatuko dira. Ministerioak tresna horiek guztiak euskarri teknikoarekin, segurtasun bermeekin eta dokumentazio funtzional osoarekin transferituko ditu.

​Autonomia erkidegoak garapenak egokitu eta bere ekarpenekin joritzea ahalbidetzen du lankidetza eredu honek ditu, eta, horrela, arlo judizialean berrikuntza publikoko ekosistema partekatua sustatzen du.