Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ostiral honetan izan da Gobernuko presidenteak Eliza katolikoaren arloan sexu abusuak pairatu dituzten biktimen elkarteetako ordezkariekin izandako bileran.
Bilera horretan, Gobernuak Espainiako Gotzainen Biltzarrarekin (CEE) eta Erlijiosoen Espainiako Konferentziarekin (CONFER) Eliza barruan sexu abusuen biktimak osorik erreparatzeko sinatu duen akordioa aztertu dute, bide judiziala ezinezkoa duten, gertakariak preskribatu diren edo egileak hil diren kasuetarako.
Eliza-Estatu sistema mistoa da, eta biktimen parte hartzea izango du, bai eta kalte ordain ekonomiko edo bestelakoa ere, Elizaren kargura. Herriaren Defendatzailea arduratuko da kalte ordainen proposamenak egiteaz.
Gobernuko presidenteak eta ministroak biktimen elkarteei esker ona helarazi diete hamarkadatan isiltasunaren aurka egin duten borrokarengatik.
Moncloan egindako bilera horretan, Infancia Robada (ANIR), Abusuen Biktimen Nafarroako Elkartea (AVA), Justice Iniciative, Haurtzaroko Sexu Abusuen aurkako Elkartea (LULACRIS), Haurren sexu abusuen aurkako elkartea (ACASI), Mans Petites Elkartea, Tolerancia 0 contra los abusos infantiles plataforma eta Vicky Bernadet Fundazioa izan dira.