Volver

Bolañosek Zuzenbide Estatuari eta legearen aginteari buruzko solasaldian hartu parte

2026/02/23
Coloquio sobre el Estado de Derecho y el imperio de la ley en la sede Forbes House (Fotografía de Ángel de Antonio/ Forbes España)
Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak Zuzenbide Estatuari eta legearen aginteari buruzko solasaldi batean parte hartu du astelehen honetan, Paz Andres Estatu Kontseiluko kontseilari iraunkorrarekin eta Javier Cremadesekin batera, azken honen liburu berriaren argitalpenaren harira. 

Bilera Forbes House-ko egoitzan izan da, eta Andres Rodriguez Forbes House-ko presidente eta sortzailea ere bertan izan da, bai eta arlo juridiko eta instituzionaleko ordezkariak ere.

Solasaldian hainbat gai jorratu dituzte, hala nola Zuzenbide Estatuaren egungo erronkak, nazioarteko testuingurua eta desinformazioak demokraziei dakarzkien erronkak.