• Gaurtik ostiralera bitartean Errege Bildumen Galerian izatekoa den Justiziarako Sarbide Berdintasunari buruzko ELGAren 10. Mahainguru Globalaren barruan egin dira topaketak
Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroak hiru bilera egin ditu gaur Portugalgo, Kanadako eta Turkiako gobernuetako ordezkariekin, Justiziaren arloko lankidetza indartzeko. Justiziarako Sarbide Berdintasunari buruzko ELGAren 10. Mahainguru Globalaren barruan egin dira topaketak, Ministerioak antolatuta, Kooperazio eta Garapen Ekonomikorako Organizazioarekin elkarlanean.
Aldebiko lehen bileran, ministroa Rita Alarcão Júdice Portugalgo Justizia ministroarekin bildu da, eta bertan, besteak beste, digitalizazioko lankidetza eta 2030eko Munduko Txapelketaren koorganizazioan izango den lankidetza aztertu dituzte. Zuzenbide Estatuak eta digitalizazioak izan dira gai nagusiak ministroak Shalene Curtis-Micallef Kanadako Justizia ministrordearekin izan duen bigarren aldebiko bileran.
Azkenik, Felix Bolaños Yılmaz Tunç Turkiako homologoarekin bildu da, eta adierazpen bateratu bat sinatu dute, zigor eta estradizio arloko lankidetza judiziala indartzeko eta Justiziaren arloan teknologiaren erabileran jardunbide egokiak partekatzeko konpromisoak jasotzen dituena.