Volver

Gobernuak Espainiako nazionalitatea eman dio Leopoldo Lopezi herritartze agiriaren bidez

2026/03/31

Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu bat onartu du, Leopoldo Lopezi, Hugo Chavezen eta Nicolas Maduroren gobernuen aurkako buruzagiari, herritartze agiriaren bidez Espainiako nazionalitatea emateko. 

Herritartze agiriaren bidezko nazionalitatea modu diskrezionalean ematen da salbuespenezko kasuetan, Lopezen kasuan adibidez, zeinak ezin izan baitu herritartasuna bide arruntetatik bideratu, Venezuelako Gobernuak oinarrizko dokumentazioa, pasaportea barne, emateari uko egin diolako.

Leopoldo Lopez Chacao udalerriko alkatea izan zen 2000 eta 2008 artean, eta Voluntad Popular alderdiko koordinatzaile nazionala 2009tik. 2014an espetxeratu egin zuten Gobernuaren aurkako protestak sustatzeagatik, eta hiru urte baino gehiago eman zituen askatasunik gabe, etxe barruko atxiloketara igaro baino lehen. Ondoren, Espainiak Caracasen duen enbaxadan babestu zen eta 2020ko amaieran Madrilera joan zen, eta bertan bizi da egun. 

Harren garrantzi politikoa, balio demokratikoen defentsa eta haren salbuespenezko egoera –ez baitzaio bere herrialdeak herritartzat hartzen– dira nazionalitatea hari ematearen arrazoiak. Hori dela eta, Gobernuak nabarmendu nahi du erabaki honek islatzen dituela Venezuelako herriarekin duen konpromisoa eta haren trantsizio demokratikoa. ​ ​