Volver

Bolaños ministroa Karrera Judizialaren 74. promozioko idatzagiri entregan izan da; epaileetatik 85 dira andrazko eta 36 gizonezko.

2026/02/03
Entrega de despachos a la 74 promoción de la Carrera Judicial

Promozio berriak bere ibilbideari hasiera eman dio, Efizientziaren Legea erabat ezartzearekin batera, zeinak Justizia Zerbitzu Publikoa arintzen eta errazagoa egiten baitu.


Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa Bartzelonako Nazioarteko Konbentzioen Zentroko Auditori Fòrum-en izan da gaur, Felipe VI.a Erregea buru, Karrera Judizialaren 74. promozioko idatzagiriak entrega ekitaldian. 

Promozio berriak, 121 epailek osatuta (36 gizon eta 85 emakume, hurrenez hurren), bere ibilbideari hasiera eman dio, Justiziaren Efizientziaren Legea ezartzearen amaierarekin batera. XIX. mendeko planta judiziala modernizatzen du arau horrek, Justizia zerbitzu publikoa arindu eta eskuragarriago egiten du, eta urte bakar batean egingo den plaza judizialen sorketarik handiena erraztuko du: 500, 2026an. 

Karrera Judizialeko kide berrien artean, 39k Katalunian izango dute lehen destino, 23k Andaluzian, 12k Gaztela-Mantxan eta beste 12k Valentziako Erkidegoan. Bederatzi Kanarietara bideratuko dituzte, zazpi Madrilgo Erkidegora, eta hiruna honako autonomia erkidego hauetara: Balear Uharteetara, Gaztela eta Leonera, Galiziara eta Murtziako Eskualdera. Gainerakoak Extremadura, Nafarroa, Aragoi, Kantabria eta Errioxako organo judizialetara batuko dira.

Idatzagiriak entregatzeko ekitaldian, Isabel Perello Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteak, Teresa Peramato Estatuko Fiskal Nagusiak, Mercè Caso Kataluniako Auzitegi Nagusiko presidenteak, Manuel Olmedo Justiziako Estatu idazkariak eta Albert Damau Kataluniako Generalitateko Presidència kontseilariak eta Ramon Espadaler Justícia i Qualitat Democràtica kontseilariak parte hartu dute, besteak beste.