Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa Michael Schmid Zigor Lankidetza Judizialerako EBko Agentziako (Eurojust) presidentearekin bildu da gaur Hagan (Herbehereak). Bilerak estatuen arteko lankidetza judiziala eta erakunde horren zeregina indartzeko bideak izan ditu ardatz, izan ere, agintari judizial nazionalek Europan eta hirugarren herrialdetan mugaz gaindiko delinkuentzia larri eta antolatuaren aurka daramaten borroka koordinatzen du.
Espainiak Eurojustekin duen konpromiso irmoa eta Europar Batasunean lankidetza judiziala bultzatzen jarraitzeko borondatea berretsi ditu Bolañosek. Era berean, gure herrialdearen lidergo papera azpimarratu du, hirugarren herrialdeekin lankidetza judiziala indartzeko, batez ere Latinoamerikakoekin.
Bolaños eta Schmid ez ezik, Jose de la Mata Eurojusteko presidenteorde eta Espainiako kide nazionalak eta Eva Perez Nazioarteko Lankidetza Juridikoaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak ere parte hartu dute bileran.
Bileraren ostean, Eurojusten lan egiten duen Espainiako jendartearekin bilera laburra egin du ministroak, eta Espainiako justizia modernizatzeko hasitako erreforma batzuk errepasatu ditu. Besteak beste, prozedura guztiak arintzeko sistemaren digitalizazioa.
Europolera bisita
Hagan egindako lan-jardunaldian, Bolaños ministroa Catherine de Bolle Europoleko zuzendari exekutiboarekin ere bildu da, bere eginkizun nagusia nazioarteko delinkuentziari eta terrorismoari aurre egiten laguntzea duen Europar Batasuneko agentziarekin
Bileran, Eurojusten eta Europolen arteko koordinazioa indartzearen garrantzia azpimarratu du ministroak, eta erronka komunei aurre egitearena; haien artean, eboluzio azkarreko ingurune teknologikorako egokitzapena, babesa eta datuetarako sarbidea, eta hirugarren herrialdeekiko lankidetza.