Volver

Bolaños Demokraziarako Epaileak elkarteko idazkaritzarekin bildu da

2025/12/04
Félix Bolaños, en su reunión con el secretariado de la asociación Juezas y Jueces para la Democracia

Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa Demokraziarako Epaileak elkarteko idazkaritzarekin bildu da. Bileran, elkarteak urriaren 23an eta 24an Avilan egindako azken kongresuaren ondorioak helarazi dizkio ministroari; “Botere Judiziala aro digitalean: adimen artifiziala, demokrazia eta Zuzenbide Estatua" izenburuko kongresukoak, hain zuzen.

Ministroak berak parte hartu zuen kongresu horretan, eta Gobernuak bultzatutako erreforma-programa zabala aldarrikatu zuen bertan, “Justiziak hamarkadatan izan duen eraldaketarik handiena" baita.