
Eraldaketa handi honen helburua antolaketa-eredua arrazionalizatzea da, pertsona bakarreko epaitegi-ereduaren gainean finkatutako egungo egitura ordezkatuz, non eskumenak bikoiztu eta baliabide materialak eta giza baliabideak sakabanatzen diren, gizartearen eskaerei hobeto erantzun diezaiekeen beste sistema arinago eta eraginkorrago bat ezarrita.
Horrela, eredu berria auzialdiko auzitegietan oinarritzen da, horietako bakoitzak euskarriko administrazio-organizazio bakarrarekin: Bulego Judiziala, zeinak baliabideen banaketa optimizatu, antolaketa-kohesioa hobetu eta justizia eraginkorragoa eta eskuragarriagoa eskaintzea ahalbidetuko baitu.