Azken aldaketa: 2022/06/28 17:04

Lortzeko moduak

​Hiritartasuna lortzeko hainbat modu daude:

Nazionalitatea bizilekuagatik

Nazionalitatea eskuratzeko modu horrek eskatzen du pertsona hamar urtez Espainian bizitzea, legez, jarraian eta eskaera egin baino lehen.

Nazionalitatea natura gutunagatik

Nazionalitatea eskuratzeko modu hori graziazkoa da eta ez dago administrazio prozeduraren arau orokorren pean. Gobernuak emanen du edo ez, Errege Dekretu bidez, salbuespenezko inguruabarrak baloratu ondoren.

Nazionalitatea jatorrizko espainiarrentzat

Jatorriz espainiarrak dira hurrengoak:

  • Aita edo ama espainiarra dutenak.
  • Espainian jaiotakoak, atzerriko gurasoen seme-alabak direnean, gurasoetako bat gutxienez Espainian jaio bada (diplomatikoen seme-alabak salbuesten dira).

Nazionalitatea estatua edukitzeagatik

Espainiako nazionalitatea izateko eskubidea izango du nazionalitate hori hamar urtez jarraian eta fede onez eduki eta erabili duen pertsonak (benetako egoeraren berri izan gabe, hau da, egiazki espainiarra ez dela jakin gabe), Erregistro Zibilean inskribatutako titulu baten arabera​.

Nazionalitatea hautatu izanagatik

Aukera hori gure legeriak baldintza jakin batzuetan dauden atzerritarrei espainiar nazionalitatea eskuratzeko eskaintzen dien onura da. Espainiar nazionalitatea bide horretatik lortzeko eskubidea izango dute:

  • Espainiar baten guraso-ahala duten edo izan duten pertsonek.
  • Aita edo ama espainiarra izanik Espainian jaio direnak.