Erregistro-izapideren bat egin behar duten tanta hotzak kaltetutako pertsonek Valentziako Erkidegoko Erregistratzaileei eskatu ahal izango diete, honako bide hauen bitartez:
Larrialdi Erregistralen Ataria. Larrialdi Erregistralen Ataria gaitu da, satelite
bidez, kaltetutako finkak identifikatu ahal izateko, haiek berreraikitze aldera.
Zehazki, atariak honako hauek ditu:
a) El Tanta hotzak kalketutako lurralde-eremu georreferentziatua.
b) Kaltetutako eremuan inskribatutako oinarri grafikoa duten finken identifikazioa.
c) Geolokalizazioa ahalbidetzen duten datuak biltzen dituzten katastroko partzelarioaren gaineko finken identifikazio grafikoa.
Honako esteka honetan sar zaitezke: https://geoportal.registradores.org/emergency
Hemen ataria erabiltzeko eskuliburua deskarga dezakezu: Manual Portal Registral de Emergencias.pdf
Beste erregistro-neurri batzuk. Espainiako Jabetzaren, Merkataritzaren eta Ondasun Higigarrien Erregistratzaileen Elkargoak, doan, higiezin-ondarea edo inskribatutako beste ondasun edo eskubide batzuk lokalizatzeko oharrak emango ditu, titularrek dagokion dokumentazioa galdu badute.